jueves, 22 de septiembre de 2011

Googledocs Estilo Proba

Nire portafolio elektroniko pertsonalaren proposamena

1. IKT
  • Blog:  - Tolosa Herriari buruzko testua
                    - Matisyahu "One day" bideoklipa
                  
                    - El ePEL: " La gestión del aprendizaje a lo largo de la vida"

  • Googledocs

  • Talde lanerako guneak

  • Audio eta bideo edizioak


2. KT
        

Nire portafolio elektronikoaren diseinua

" El ePEL: la gestión del aprendizaje a lo largo de la vida"

Portafolio honen erabilera areagotu zen hezkuntzan, honen beharra zegoelako autonomia sustatzeko. Gaur egun, ebaluaketa tresna bezala eta lehen aipatutako moduan, autonomia sustatzeko erabiltzen da. Europan, hezkuntza maila ezberdinetan eragina izaten ari da. Esaterako, EES-en, kalifikazioen esparru Europarrean eta hizkuntza ikasteko esparruan, batik bat.

Artikulu honetan, portafolio mota bat aurkezten dute, bizitza guztian zehar emango den heziketa kudeatzeko, ePEL-a hain zuzen ere. Europako hizkuntzen portafolioaren formato elektronikoa, OAPEE egileei esker diseinatua eta garatua izan da. Hauek, MCER-ri ( Marco Común Europeo de referencia) jarraitu diote, hainbat aspektu hobetzeko asmoz: Autonomia erreflexioa, plurilingüismoa eta mugimendua. Hainbat portafolioekin alderatuz, ePEL-ean, erabiltzailea jabea da eta kudeatzaile bakarra. Artikuluan, bere erabilpena aurkezten da, hezkuntza autonomoaren proposamena azaltzeko, inplikazio sozial eta pedagogikoak kontuan izanda.

jueves, 15 de septiembre de 2011

bideo proba

Estilo proba

Tolosa Gipuzkoako Tolosaldea eskualdeko udalerri nagusia da, ezaguna bertako Inauteriak direla eta. Hamar urtez (1844-1854[2]) Gipuzkoako hiriburua izan zen.

Izenaren jatorria

Tolosak Okzitaniako Tolosa hiritik jaso zuen izena, latinezko eta okzitanierazko izena, euskarazkoaz gain, horrela baita (frantsesez Toulouse da). Hiribildua 1256an sortu zuen Alfontso X.ak eta, garaiko ohiturari jarraituz, ospe handiko hiri baten izen bera eman zion. Okzitaniakoa eta Gipuzkoakoaz gain, badira beste Tolosa batzuk, Portugalen (Nisa udalerriko herria), Filipinetan (Leyten) eta Argentinan (Buenos Aires probintzian).

Geografia


Gipuzkoako probintziaren erdialdean dago, Donostiatik hogeitabost kilometrora. Udalerriak azalera handia dauka Gipuzkoako udalerrien batezbestekoarekin alderatuz, 37 kilometro koadro.

Auzoak


Iurre, Berazubi, San Esteban, San Blas, Izaskun, Amarotz, Usabal, Montezkue, Belate, Belabieta, Alliri, Arramele, Iparragirre eta Alde Zaharra, Bedaio, Aldaba, Aldaba txiki, Auzo Txikia, eta Urkizu.

Mugakideak diren herriak


Ibarra ekialdean, Irura eta Anoeta iparraldean, eta Alegi hegoaldean.

Hidrografia eta orografia


Tolosa Oria ibaiak zeharkatzen du, ibai horrek Araxes eta Berastegi erreketako urak jasotzen ditu.

Bestalde, mendi hauek daude Tolosa udalerrian: Uzturre, Belabieta, Loatzo, Erroizpe, Otsabio, Mendikute, Ubeltz, Herniozabal...

Historia


Tolosa udalerria eta Uzturre mendiaren ikuspegi orokorra.
San Esteban auzoan, 9.000 urte dituen asentamentua aurkitu zen. Bertan jasotako tresnen eta landutako silex aztarnen arabera, ehizatik eta fruituak biltzetik bizi zen taldea zen.
Brontze Arokoa da Belabietako trikuharria, orain dela 4.000 urte ingurukoa; Burdin Arokoa dugu Intxur izeneko bizileku gotortua, Aldaba auzoan. 2.300 urte inguru eduki ditzake, eta badu zerikusirik Oria bailarako beste hainbat bizitokirekin: (Murumendi, Beasainen; Basagain, Anoetan; Buruntza, Andoainen).
Aintzinaro osoa, erromanizazioa barne, eta Gipuzkoa Historian sartu zenekoa, ia 1025 urtera arte, oso gutxi ezagutzen dugun denboraldi iluna da.
1200. urtean Gipuzkoa Gaztelako Erresumari batu zitzaion. 1256an, Alfontso X.ak forua eman zion Tolosari, hiribilduko biztanleek inguruetako herriek edota probintziek ez zituzten eskubideak jaso zituzten.
1794ko abuztuaren 9an, Konbentzio Gerraren baitan, frantsesek hiria hartu zuten eta Espainiako Independentzia Gerran hamarkada batzuk geroago okupazioa errepikatu. Okupazio napoleonikoan, berriz, gerrillen erasoak gertatu ziren eskualdean.
Gerra Karlistetan, 1872-1876 artean, Tolosa karlistek kontrolatzen zuten hiri garrantzitsuenetariko bat izan zen. Izan ere, El Cuartel Real egunkariaren egoitzetako bat bertan zegoen.
1844tik 1854ra, liberalen gobernuaren pean, Tolosa Gipuzkoako hiriburu izendatu zuten, harik eta Donostiak ordezkatu zuen arte, Aldundia eta gobernu-kudeaketa guztia hiriburu berrira eraman baitzituzten.
1922an Laskuraingo zabalgunea egiten hasi zen, Gillen Eizagirre udal arkitektoaren diseinuaren arabera.