Mostrando entradas con la etiqueta KT. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta KT. Mostrar todas las entradas

viernes, 30 de diciembre de 2011

JANZKERA MOTA EZBERDINNAK

JANZKERA MOTA EZBERDINAK

Klasera joateko, festa batera irteteko edota kirola egiteko arropa ezberdina erabiltzen dut.

Klasera joaten naizenean, erosoa den arropa janzten dut. Esaterako, udaran galtxamotxak eta tirantedun kamisetak eramaten ditut maiz, beroa dela eta. Aldiz, neguan, hotz handia egiten duenean, tirantedun atorrabarnekoa janzten dut. Honekin batera, praka eroso batzuk, bufandak eta berokiak dira gehien erabiltzen ditudanak klasera joateko. Elurra eginez gero, kapela ezberdinak eta eskularruak erabiltzea gogoko dut. Oinei dagokionez, botak edota zapatilak jartzen ditut klasera joateko erosoenak iruditzen zaizkidalako. Berandu iristera noanean, ohitura handia daukat jertsea edota kamiseta atzekoz aurrera jartzeko nahiz eta ez konturatu. Neguan, kolore iluneko arropa eramaten dut, nahiz eta kolore biziko arropa gehiago gogoko.

Oporretan, loredun eta kolore biziko arropa eramatea gogoko dut. Soinekoak dira gehien erabiltzen ditudanak nahiz eta galtxamotxak eta tirantedun kamisetak ere. Udaran gaudenez, oso gutxitan jartzen ditut galtzetinak, sandaliak eramaten baititut. Hondartzara edota igerilekura joaten naizenean, niretzat erosoena den soinekoa jartzea gustatzen zait, askotan kendu eta jarri behar dudalako. Soinekoaren azpian, bikinia jartzen dut ez baititut bainujantziak gustuko. Udaran beti erabiltzen ditut betaurrekoak, eguzkiak enbarazu egiten didalako. Gauetan, lagunekin irteterakoan, gehiago apaintzea gustatzen zait. Esaterako, alkandorak edota sandalia takoidunak beztitzea gustatzen zait, apainago sentitzen naizelako.

Azkenik, kirola egiterako orduan janzten dudan arropak ez du zerikusik lehen aipatutako estiloekin. “Funky” dantzatzera joaten naizenean, elastikoak erabiltzen ditut. Oinetakoei dagokionez, estilo hau dantzatzeko bereziak diren elastikodun zapatila beltzak ipintzen ditut eta luzeak diren koloredun kamisetak. Aldiz, korrika egitera joaten naizenean, txandala eta kirol oinetakoak janzten ditut. Azkenik, jarduera hauek amaitu ostean, kirol-jertse bat beztitzen dut ohitura gisa.  






MARIAREN IZAERAREN DESKRIPZIOA

MARIAREN IZAERA

Maria, nire ahizpa da. Bere izaeran gehien nabarmentzen dena bere naturaltasuna da. Gauzak espresatzeko duen erraztasuna eta keinuekin gauza asko espresatzen ditu.

On puska bat da, eta askotan psikologia lanetan aritzen da bere gertuko pertsona guztien arazoak entzunez. Gauza guztietarako du zer esana, bai ona nahiz txarra izan.

Ez da batere aldakorra, oso gutxitan ikusten zaio umore txarrez eta egonez gero, beti du egoteko pisuzko arrazoiren bat. Edozein egoeratatik, alderdi positiboa ateratzeko erraztasuna dauka eta ez du inoiz modu ezkor batean pentsatzen.

Ez da oso pertsona arduratsua, gauzak beti azkeneko momenturako uzten baititu, baina beti bere helburuak lortzen ditu. Pixkanaka pertsona ordenatua izaten ikasten ari da, baina bere logelara sartu orduko ordenaren kontzeptu hori erabat galtzen da. Puntualtasunari dagokionez, bere lanbidera beti garaiz iristen da eta arduratsua da gustuko duen zerbaitean lanean ari delako. Beste arlo batzuetan, garaiz heltzen ez den horietakoa dela esan dezaket eta hori da gehien gorrotatzen dudana, berandu heltzea.

Azkarra da eta pertsonak berehala igartzeko erraztasuna dauka. Sentibera dela esan dezaket, beraz, triste dagoenean besarkada bat behar duen horietakoa da.

Nahiz eta askotan hotza izan, gutxien espero duzunean besarkada edota maitasun keinuak azaltzen ditu.

Azkenik, Maria xelebrea dela esan dezaket, guztietarako baitu esaldi edo komentario barregarriren bat. Beraz, oso ondo pasatzen dut berarekin eta gure izaerak ezberdinak direnez, bien artean harreman ona mantentzea erraza egiten zaigu.  





NIRE IZAERAREN DESKRIPZIOA 15/12/11

NIRE IZAERA


Bakoitzaren izaera deskribatzea oso zaila dela uste dut.

Nire kasuan, pertsona adeitsua naizela esan dezaket eta momentu jakinetan modu egoki batez erreakzionatzea lortzen dut nahiz eta askotan zaila izan. Oso maitekorra naiz, besarkadak edota keinu maitekorrak ematea eta jasotzea gogoko dut.

Ikasketei dagokionez, nahiko langilea naizela esan dezaket, jarduerak edota lanak ongi egitea gustatzen zaion horietakoa.

Ez naiz pertsona harroputza, nahiz eta jende askok esan lehenengo inpresioan horrelakoa antzematen dudala. Oso arduratsua naiz gauza guztiak egiterako garaian, baina baita jarduera batetik deskonektatzeko erraztasuna daukadala esan dezaket. Honetaz gain, gauzak bere lekuan egotea gustatzen zait, ondorioz, pertsona garbia naizela esan dezaket, baina ez naiz batere maniatikoa. 
Lagun artean, nire puntu txoroa daukadala esan dezaket, baina beti ere, konfiantza puntu bat izan arte. Oso burugogorra naiz eta hori akats bat izan daiteke aspektu jakin batzuetarako. Urduritasuna nire beste akatsetako bat da, ez baitakit oso ongi bideratzen eta askotan momentu txarrak pasatzera eraman nau. Nire akats nagusiena oso sentibera naizela da eta askotan inozoa. Normalean, pertsona guztiengan konfiantzen dut eta askotan pertsona bat nolakoa den konturatzen zara desilusio handi bat hartuz.

Ez naiz batere isila, hitz egitea asko gogoko dut nahiz eta hitz egiten ari garen gaia ergelkeri hutsa izan. Argia naiz, gauzak aurpegira esatea gustatzen zaion horietakoa, ez atzetik salatari gisa aritzen diren horietakoak bezala.

Momentu jakin batzuetan bakarrik egotea gustatzen zait. Logelara joan, musika jarri eta ohean etzatea nire pentsamenduetan murgilduta nagoen bitartean.









SINONIMOAK 1/12/11


SINONIMOEN ARIKETAK



·         GARAIERA: GORATASUNA

·         GAITZEKOA: ALIMALEKOA

·         AHULA: FLAKOA

·         ÑIMIÑOA: IPOTXA

·         MEHEKARA: FLAKOSTA

·         IHARRA: ARRAKOILA
                                
·         EDERRA: XARMANTA

·         GIHARTSUA: ZAINARTA

·         ZANGOMAKURRA: HANKA-OKERRA

·         BEGIBAKARRA: BEGI-OKERRA

·         BILOGORRIA: BURUGORRIA

·         ADATSA: ILEA 
                                 
·         ZURIXKA: ZURAILA
 
·         BELTZ ANTZA: BELZKARA

·         SUDUR KAKOA: SUDUR MAKOA

·         BAT-BEDERA: NORBERA

·         BATELA: TXALUPA

·         ARTZAKURRA: ARTZANORA

·         ASABA: ARBASOA

·         ASALDATU: DURDUZATU

·         AHOSKATU: EBAKI

·         IZENONDOA: ADJEKTIBOA

·         ZUHAMUA: ZUHAITZA

·         ZOZOTU: ERGELDU

·         ZUMEA: ZUMARIKA

·         ERANTZUN: IHARDETSI

·         JIN: ETORRI

·         ERRAN-MERRANAK: ESAMESAK

·         EDERRA: GALANTA

·         POXIÑO BAT: PITTIN BAT

·         BEGITARTEA: AURPEGIA

·         HANTUA: HAZIA

·         GORAKI: OZENKI

·         LASTOA: AHOTZA

·         BAZTERRETXEA: BASERRIA

·         BEKAIZKORRA: BEKAIZTIA
 
·         INARROSI: ASALDATU

·         KARRIKA: KALEA

·         AHOTAN IZAN: MIHITAN IBILI

·         SOSA: DIRUA

·         PANPINATU: APAINDU

·         EIHERAZAINA: ERROTARIA

·         PERTXENTA: POSPOLINA

·         LEKUTU: URRUNDU

·         JAUZIA: SALTOA

·         ZORIONTSUA: DOHATSUA

·         LAINOA: XUMEA

·         DONADOA: MUTILZAHARRA

·         PARATU: EZARRI

·         AGINDU: MANATU

·         PREMUA: OINORDEKOA 

DESKRIPZIOA 1/12/11

DESKRIPZIOA

Andrea, Iruñan ezagutu dudan neska bat da. Nirekin bizi da erresidentzi batean eta bera ikusi nuen momentuan, arreta gehien deitu zidana bere altura izan zen. Neska garaia eta hankaluzea dela esan dezaket. Nahiko argala ere bada, baina ez asko.

Oso neska politta eta xarmanta da. Adatsa oso polita du, gaztain kolorekoa eta lisoa alegia. Nahiko pekazua dela esan dezaket, eta gehien nabarmentzen zaizkion lekua bizkarra da. Honetaz gain, kopeteko albo batean orina bat dauka, eta berak esan zidanez, jaio zenetik du.

Begi marroiak eta oso handiak ditu Andreak eta farre egiten duen bakoitzean itxi egiten zaizkio. Sudurrari dagokionez, ez du sudur makoa baizik eta nahiko txikia.

Bitxikeri gisa aipatu dezaket, belarriko lobuluko zati bat ez duela baina berak ez daki zein den horren arrazoia jaiotzetik baitu. Bere ezpainei dagokionez, gorako ezpaina beherakoa baino finagoa dauka eta farre egiten duen bakoitzean ez du ematen gorako ezpaina duenik. 


ERREZETA 24/11/11

PANTXINETA

Pantxineta, Euskal Herriko ohiko postre bat da.
Hasteko bere osagaiak honako hauek dira: 
  • Hostopil base bat
  • 50 gramu almendra
  • Azukrea
  • Arrautz irabiatu bat
Ondoren, krema egiteko beste osagai hauek erabiltzen dira: 
  • 250ml esne
  • 250ml nata likido
  • 2 arrautzen gorringoak
  • 100 gramu azukre
  •  Bainilladun esentzia
  • Bi koilarakada maicena (arto-irina)


PRESTAKUNTZA

Lehenik eta behin, krema prestatzen da.

Ontzi batean, esnea irakiten jarriko dugu, nata, azukre eta bainillarekin batera. Bowl antzeko batean, maicena disolbatuko dugu lehen gordetako esne pixka batekin nahastuz. Ondoren, arrautzaren gorringoak iada irabiatuta egongo direnak, gehituko dizkiogu.
Sutan dagoen nahasketa hau irakiten asten denean, erretiratu eta beste maicena piskatxo bat botako diogu eta berriro, sutan ezarriko dugu nahasketa hau su minimoan. Oso garrantzitsua da denbora guzti hontan nahasten egotea lodi ezarri arte. Sutatik kendu eta gurin koilarakada bat botako diogu nolabaiteko aroma emango diolako.
Krema hozten utziko dugu, tapaturik.

Hostopileko masa bi zirkuluetan zatituko dugu. Paper sulfurizatu moduko orri bat labeko erretiluaren gainean ezarriko dugu eta irin piska bat botako diogu. Hostopil masa horren zirkulu bat hartu eta lehen sortu dugun krema botako diogu. Ondoren, beste zirkulua gainean jarriko dugu aldeak nolabait estutuz ondo gera dadin.

Sardexka batekin oso ondo zulatuko dugu masa, gero labean ez esplotatzeko.
Ondoren, arrautz bat irabiatuko dugu eta pintzel moduko batekin, masaren gainekoa bustiko dugu.

Azkeneko pausoa, almendrak botatzea da eta labean sartzea hostopilak bere kolorea hartu arte.


TESTUAK 17/11/11

                                    Funtzionario

                     Andoni Egaña (Berria, 2011-11-5, 12. or.)

Sarrera moduan agertzen da paragrafo hau, eta bi mutikoen arteko erronka azaltzen du.

1. Aspaldikoa eta ezaguna da txistea: bi mutiko ari dira erronkan(erlatibozkoa). Batak harro botatzen du: «Gure aita, bere fabrikako jefea da, eta (juntagailua) BMWa dauka. Eta lana bukatzen badu lauretan (baldintzazkoa), laurak eta hamarrerako etxean izaten da txistu batean(denborazkoa)». Besteak are harroxkoago erantzuten dio: «Ba gure aita funtzionarioa da, eta ez dauka auto garesti horietakoa, baina lana lauretan bukatzen badu, laurak hamar gutxitarako iristen da etxera (erlatibozkoa)».
Funtzionarioak krisia dela eta, askoren ahotan dabiltza.
2. Grazia egiten zigun txisteak (erlatibozkoa). Funtzionarioez pentsatzen ari nintzela gogoratu zait (konpletiboa). Izan ere, krisi garaiotan, funtzionarioak sarri dabiltza askoren ahotan. Urrutira jo gabe aste honetako Argia-k «asteko gaitzat» hautatu du, eta Mikel Garciaren erreportaje interesgarria dakar, Beharrezkoak bai, baina bada zer hobetu izenburupean. Sarrera hitzetan aipatzen dituenak (erlatibozkoa) oso zentzuzkoak iruditzen zaizkit: «Krisi ekonomikoa langabeen zakua puzten eta lan baldintzak eskasten ari dela (konpletiboa), hainbatek funtzionarioak hartu ditu jomugan: guztion diruak ordaindutako soldatak dituzten (erlatibozkoa) langile horien produktibitatea zergatik da baxuagoa? Zergatik ez dute kontrolik baina bai bizi guztirako lanpostu finkoa? Zenbat dira eta (juntagailua)zenbat kobratzen dute?».
Hirugarren paragrafo hau, bigarrenarekin lotua dagoela esan dezakegu, funtzionarioak nundik sortzen diren azaltzen digulako, hain zuzen ere oposiziotik abiatzen da dena. Egileak, funtzionarioen postuak defendatzen ditu paragrafo honetan.
3. Oposiziotik abiatzen omen da dena. Bat nator. Eta ziur nago egiten diren (erlatibozkoa) oposizioak baino zehatzagoak (konparaziokoa) eta hobeak burutu daitezkeela (konpletiboa). Baina neurgailuen aldekoa naiz ni. Neurgailurik eza baino justuagoa iruditzen zait neurgailurik txarrena ere. Garai batean, enpresa pribatuan sartzeko modurik ohikoena une egokian toki egokian egotean zetzan(erlatibozkoa). Edo galdezka ibili eta bazterrak maxiatzean(erlatibozkoa). «Ez duzu ba postu bat edukiko gure koinatuaren anaia gaztearentzat, soldadutza bukatu berritan ezer gabe dago eta!(kausazkoa)». Eta parean tokatzen bazen barrura!(erlatibozkoa) Eta tailer horretan egin zitzakeen bizitzako gainerako urteak… Ez didazue esango oposiziorik desastreena baino justuago denik! (konpletiboa) Parean tokatzeagatik (kontzesiboa), halako familiatakoa delako (kausazkoa), itxura ona duelako (kausazkoa) behar horretarako… Horrelako jendez beterik daude funtzionario ez direnen lanpostuak(erlatibozkoa) ere. Asko ezagutzen ditut sekula azterketa bat egin ez eta han edo hemen lana beti aurkitzen dutenak(erlatibozkoa).
Funtzionarioekin jarraitzen du, esanez, funtzionario axolagabe eta adeitasun gutxikoak denok ezagutzen ditugula, nolabaiteko jariotasuna dago hauen artean. Arazoa, agintariak izatean datza, hauek funtzionarioei ez dietelako onik egiten.

        4.  Zazpi urtez aritu nintzen funtzionario eta badakit egia dela (konpletiboa) kafe makinarena. Ez da bost minutuko txutxumutxuen kontu soila. Ezagutu nuen bat goizeko zortzietarako egunero txintxo fitxatzen zuena (erlatibozkoa). Beroki handia soinean zuela (konpletiboa) etortzen zen. Azpialdetik kamisoia. Eta fitxatu ondoren etxera itzultzen zen (erlatibozkoa) gosaldu, arropaz aldatu eta bere burua plantatzera, bederatziak aldera lanean hasteko moduan egoteko (helburuzkoa). Egia da, era berean, zatoz bihar sindromearena. Funtzionario axolagabe eta adeitasun gutxikoak denok ezagutzen ditugu. Zorabiatu egingo zaituzte eta ez dizute behar zenuenik eskura jarriko. Baina bestelakoak ere asko dira. Gakoa legoke onaren lana berretsiko duen (erlatibozkoa) eta txarrarena gaitzets dezakeen (erlatibozkoa) taxuzko agintariak izatean (denborazkoa). Eta horretatik ez dugu asko izan. Aholkulariak kontratatu, haiei men egin eta funtzionarioei purrustadaka legegintzaldia eman dutenak (erlatibozkoa) askoz gehiago dira.
Funtzionarioekin jarraituz, egileak, anbizioa arazo ikusten du hauengan. Hau da, nagusi edo beste langile batzuen nagusi izan nahi izatea.
5. Arrazoizkoa da funtzionarioa bertan goxo ikusten duenaren (erlatibozkoa) ikuspegia ere. Bizitza osorako lan finkoa. Ez da gutxi gaur egun! Baina bertan goxo-tasunak eraginkortasunean kalte egiten duela(konpletiboa) onartzen dudan modu berean (erlatibozkoa) iruditzen zait arriskugarri anbizio neurrigabea. Anbizioa: premiarik ez duenaren premia (erlatibozkoa). Eta anbiziotsua ez da bertan goxo egonda askiesten. Bertan goxo-en nagusi edo bestelako langileen nagusi izan nahi izaten du.
Funtzionarioen garrantzia aipatzen du paragrafo honetan.
6. Bestalde, onartuko didazue gure kultur eta gizarte kolektiboetan funtzionarioek izan duten garrantzia (erlatibozkoa). Aurrezki kutxa eta bankuetako langile mordoa eta funtzionario asko ezagutu izan ditut era askotariko elkarteetan boluntario lanean, gurdiari tiraka. Arratsaldeko hiruretarako lan ordutegia amaiturik, paperen eta burokraziaren mundu ilunaren zoko-mokoen ezagutzaile, orduak eta orduak sartu izan dituzte borondatez. Gerta daitekeen paradoxa: funtzionarioa borondatez lanean eta soldatapeko langilea apurka funtzionarizatzen.
Lehenengo paragrafoarekin lotuta dagoela esan dezakegu. Honen argudioa edo ondorioa mentzionatzen du esanez, “handikiak” egungo krisialdian, zerikusi handiagoa dutela beste edozeinek baino.
7. Akaso arestiko txistean okerreko unean egiten genuen barre. Inor gutxi jabetzen zen egungo krisialdiak zerikusi handiagoa duela (konpletiboa) lehen haurraren aitaren BMWarekin bigarrenaren aitaren hamar minutuekin baino (konparaziokoa).
Azken paragrafoa, bukatzekoa, “Azken finean” horrek adierazten duen bezala. Aurreko argumentu guztiak kontuan hartuz, egilearen ondorioa da. Hau da, krisiak enpresarienganako ondorio larriagoak izan dituela, funtzionarioekin alderatuz gero.
8. Azken finean  gaur egungo krisiak empresariei gehiago eragin die, funtzionariekin konparatuz.
Aditzak:

·         Ezaguna da: Ezaguna zen/ Ezaguna izango balitz/ Ezaguna izango litzateke/ Ezagun dezan/ ezagun zezan.
·         Ari dira: ziren/ balira/lirateke/daitezela/zintezela
·         Botatzen du: Botatzen zuen/ botako balu/ botako luke/ bota zezan/ bota dezan
·         dauka:
·         Bukatzen badu: Bukatu du/ Bukatu zuen/ Bukatuko badu/ Bukatuko luke/ buka dezake/ buka zezakeen.
·         Erantzuten dio: Erantzuten zion/ erantzungo balio/erantzunfo lioke/ erantzun diezaioke/ erantzun ziezaiokeen.
·         Egiten zigun: Egiten digu/Egingo baligu/Egingo liguke/Egin 
·         Pentsatzen ari nintzela: Pentsatzen ari naizela/ Pentsatuko badut/ pentsatuko
·         Gogoratu zait: Gogoratu nuen/ gogoratuko badut/ gogoratuko
·         Sarri dabiltza: Sarri zebiltzan/ balira/lirateke/daitezen/zitezen.
·         Aipatzen dituenak: Aipatzen zituenak/aipatuko balitu/ aipatuko lituzke/aipa ditzake/aipa zitzakeen.
·         Iruditzen zaizkit: iruditzen zitzaizkidan/Irudituko balitzaizkit/litzaizkidan/irudi
·         Eskasten ari dela: Eskasten ari zela/ eskasten ariko balitz/ eskasten airo litzateke/ eskasten aritu daitezen/ zitezen.
·         Hartu ditu: Hartu zituen/ hartuko balitu/hartuko lituzke/ har ditzan/ har zezan.
·         Soldatak dituzten: Soldatak zituzten/ soldatak balituzte/ lituzkete/ ditzaten/zitzaten.
·         Kobratzen dute: Kobratzen zuten/kobratuko balute/kobratuko lukete/kobra dezaten/kobra zezaten.
·         Ziur nago: ziur nengoen/ ziur banintz/nintzateke/ na
·         Egiten diren: Egiten ziren/ egingo balira/ egingo lirateke/ egin daitezen/ egin zitezen.
·         Burutu daitezkeela: burutu zitezkeela/ burutuko balira/ burutuko lirateke/ burutu daitezen/burutu zitezen.
·         Naiz: nintzen/ banintz/nintzateke/
·         Duzu: zenuen/ bazenu/zenuke/dezakezu/zenezakeen.
·         Dago: zegoen/ Egongo balitz/egongo litzateke/Egon dadin/zedin.
·         Egin zitzakeen: egin dezake/ egingo balu/ egingo luke/ egin dezan/egin zezan.
·         Justuago denik: justua zenik/ justuago bazen/ justuago litzateje/ justua
·         Duelako: zuelako/ balu/ luke/ dezan/zezan
·         Daude: zeuden/ balira/lirateke/
·         Aurkitzen dutenak: aurkitzen zutenak/ aurkituko balute/aurkituko lukete/ aurki dezaten/aurki zezaten.
·         Ezagutu nuen: ezagutu dut/ ezagutuko banu/ ezagutuko nukeen/ ezagut dezaket/ ezagut zezaketen.
·         Soinean zuela: soinean duela/ balu/ luke/ dezan/zezan.
·         Etortzen zen: Etortzen da/ Etorriko balitz/ etorriko litzateke /etor dadin/ etor zedin.
·         Ezagutzen ditugu: ezagutzen genituen/ ezagutuko bagenitu/ ezagutuko genituzke/ezagut ditzakegu/ezagut genitzakeen.
·         Dizute: zizuteen/ balizute/lizukete/dakizu/zekizu.
·         Gaitzets dezakeen: Gaitzets zezakeen/gaitzetstuko balu/ gaitzestuko luke/gaitzes dezan/ gaitzets zezan.
·         Eman dutenak: Eman zutenak/ emango balituzkete/ emango lituzkete/ eman dezaten/eman zezaten.
·         Ezagutu izan ditut: ezagutu izan nituen/ezagutuko banitu/ezagutuko nituzke/ ezagut izan diezaieket/ ezagut izan ziezaieket.
·         Sartu izan dituzte: Sartu izan zituzten/ sartuko balituzkete/ sartuko lituzkete/ sar ditzaten/ sar zitzaten.

IRITZIA

Liburuaren egilearekin, kasu honetan, Andoni Egañarekin ados nagoela esan dezaket. Krisi garai hauetan, funtzionarioak erabat kritikatuak izan dira, bai beraien soldatagatik edota faktore garrantzitsu batengatik lanpostu finkoa deiturikoa.

Egia da, funtzionario batzuk, nolabaiteko axolagabetasuna eta adeitasun gutxi agertzen dutela besteen aurrean, baina hauek bezala, beste hainbat aurki ditzazkegu funtzionarioak ez direnak eta beraien lana gogorik gabe betetzen dutenak.
Argi dago, gustokotasuna ezinbestekoa dela lanbide bat burutzeko. Beraz, denetik aurki dezakegula argi dago, bai jende atsegina nahiz jende zakarra.


HITZORDENA 10/11/11

Hitz-ordena ariketak 1

1.- Piarresek esnea edan du. Neutroa da.
         S             O         A
·         Galdera oroko baten erantzuna da.
·         Esnea markatua da, esaten den moduaren arabera. Galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Piarresek mintzagai hanpatua izango da.

2.- Piarresek esnea edan du gaur goizean. Neutroa da.
          S             O          A          O
·         Galdera orokor baten erantzuna da.
·         Esnea galdegaia da, esaten den moduaren arabera. Galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Piarresek mintzagai hanpatua izango da eta gaur goizean mintzagai ez hanpatua.

3.- Piarresek edan egin du. Neutroa da.
           S                A 
·         Egin daukagunez, aditza bera (edan) galdegaia bera da. Kasu honetan, Piarresek mintzagai hanpatua izango da.

4.- Patxi etorri da. Neutroa da.
         S           A
·         Galdera orokor baten erantzuna da.
·         Patxi markatua da, esaten den moduaren arabera. Galdegaia da eta aditzaren aurrean doa.

5.- Patxi goizean etorri da. Neutroa da.
         S         O             A
·         Galdera orokor baten erantzuna da.
·         Goizean markatua da, esaten den moduaren arabera. Galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan Patxi mintzagai hanpatua izango da.

6.- Auto berria hortxe erosi dut. Markatua da.
             O             O            A
·         Hortxe galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Auto berria mintzagai hanpatua izango da.

7.- Badator laguna. Markatua da.
           A         S
·         Ba galdegaia da, aditzaren baiezkotasuna adierazten duena eta subjektua atzean doa. Kasu honetan, laguna mintzagai ez hanpatua izango da.

8.- Haizea bada. Markatua da.
        S          A
·         Ba galdegaia da, aditzaren baiezkotasuna adierazten duena eta subjektua aurrean doa. Kasu honetan Haizea mintzagai hanpatua izango da.

9.- Nik ordea badakit. Markatua da.
       S      O        A
·         Ba galdegaia da, aditzaren baiezkotasuna adierazten duena eta subjektua aurrean doa. Kasu honetan, Nik ordea mintzagai hanpatua izango da.

10.- (Zuk)Asko dakizu. Neutroa da.
           S     O         A
·         Galdera orokor baten erantzuna da.
·         Asko markatua da, esaten den moduaren arabera. Galdegaia da eta aditzaren aurrean doa.
   
11.- Jan, ongi jaten du. Neutroa da.
         S      O         A
·         Galdera orokor baten erantzuna da.
·         Ongi markatua da, esaten den moduaren arabera. Galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Jan mintzagai hanpatua izango da.

12.- Ama ohera joan da. Neutroa da.
          S        O         A
·         Galdera orokor baten erantzuna da.
·         Ohera markatua da, esaten den moduaren arabera. Galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Ama galdegai hanpatua izango da.

13.- Ama joan da ohera. Neutroa da.
          S         A        O
·         Galdera orokor baten erantzuna da.
·         Ama markatua da, esaten den moduaren arabera. Galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, ohera mintzagai ez hanpatua izango da.

14.- Ama laster joanen da ohera. Neutroa da, laster moduzkoa bezala hartzen badugu.
         S        O           A          O
·         Galdera orokor baten erantzuna da.
·         Laster markatua da, esaten den moduaren arabera. Galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Ama mintzagai hanpatua izango da eta ohera mintzagai ez hanpatua.

15.- Mikelek esan du hori. Markatua da.
            S              A      O
·         Mikelek galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, hori mintzagai ez hanpatua izango da.




16.- Iturginari autoa auzoak lapurtu zion. Markatua da.
            O           O         S             A
·         Auzoak galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Iturginari autoa mintzagai hanpatua izango da.




17.- Zuek dendan ogia eta esnea erosi duzue. Neutroa da.
          S         O               O                   A
·         Galdera orokor baten erantzuna da.
·         Ogia eta esnea markatua da, esaten den moduaren arabera. Galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan Zuek denden mintzagai hanpatua izango da.

18.- Joan den astean, Donostian, udaltzainek manifestaldi bat egin omen zuten. Neutroa.
                 O                     O                S                             O                  A
·         Galdera orokor baten erantzuna da.
·         Manifestaldi bat markatu da, esaten den moduaren arabera. Galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Joan den astean, Donostian, udaltzainek mintzagai hanpatua izango da.

19.- Nik utzi ditut muxika horiek mahai gainean. Markatua da.
         S         A                O                    O
·         Nik galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, muxika horiek mahai gainean mintzagai ez hanpatua izango da.

20.- Arratsalde hartan, guri, Mikel etorri zitzaigun. Markatua da.
                      O              O        S               A
·         Mikel galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Arratsalde hartan guri mintzagai hanpatua izango da.

21.- Nik atzo arratsaldean bi garagardo hotz edan nituen. Neutroa da.
         S           O                              O                    A
·         Galdera orokor baten erantzuna da.
·         Bi garagardo hotz markatua da, esaten den moduaren arabera. Galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Nik atzo arratsaldean mintzagai hanpatua izango da.

22.- Guk ongi azken azterketa egin dugu. Neutroa da.
         S      O            O                     A
·         Galdera orokor baten erantzuna da.
·         Azken azterketa markatua da, esaten den moduaren arabera. Galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Guk ongi mintzagai hanpatua izango da.

23.- Igandean Federeri Nadalek irabazi zion. Markatua da.
            O             O            S               A
·         Nadalek galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Igandean Federeri mintzagai hanpatua izango da.

24.- Osabak eskularru beltzak izebarentzat erosi ditu. Markatua da.
           S                     O                    O                 A
·         Izebarentzat galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, osabak eskularru beltzak mintzagai hanpatua izango da.

                        Hitz-ordena ariketak 2


1.- Eneko, goiz, larunbatetan jaikitzen da. Markatua da.
         S         O           O                  A

·         Larunbatetan galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Eneko goiz mintzagai hanpatua izango da.

2.- Gure adiskide hura hantxe bizi da. Markatua da.
                  S                    O         A

·         Hantxe galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Gure adiskide hura mintzagai hanpatua izango da.

3.- Telebista ongi atzo egon zen. Markatua da.
          S           O     O         A

·         Atzo galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, telebista ongi mintzagai hanpatua izango da.

4.- Ezagun horiei nik utzi diet dirua. Markatua da .
               S             O       A         O

·         Nik galdegaia da eta markatua agertuko da esaten den moduaren arabera. Kasu honetan, Ezagun horiek mintzagai hanpatua izango da eta dirua mintzagai ez hanpatua.

5.- Lasterka Oihana etorri zen atzo. Markatua da.
           O           S            A          O

·         Oihana galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Lasterka mintzagai hanpatua izango da eta atzo mintzagai ez hanpatua.

6.- Haren lehengusinak Donostian Psikologia ikasi du. Neutroa da.
              S                            O               O             A
·         Galdera orokor baten erantzuna da.
·         Psikologia markatua da esaten den moduaren arabera. Galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Haren lehengusinak Donostian mintzagai hanpatua izango da.

7.- Mikelek, jakin, badaki. Markatua da.
           S                A

·         Ba galdegaia da eta aditzaren baiezkotasuna adierazten du. Kasu honetan, Mikelek jakin mintzagai hanpatua izango da.




8.- Jakin, badaki Mikelek. Markatua da.
              A           S

·         Ba galdegaia da eta aditzaren baiezkotasuna adierazten du. Kasu honetan, jakin mintzagai hanpatua izango da eta Mikelek mintzagai ez hanpatua.

9.- Untzizu anitzetan nahasi egiten zen. Neutroa da.
         S             O                    A

·         Egin azaltzen denez, aditza bera (nahasi ) galdegaia izango da. Kasu honetan, Untzizu mintzagai hanpatua izango da.

10.- Untzizu anitzetan nahasten zen. Neutroa da.
            S            O                A
·         Galdera orokor baten erantzuna.
·         Anitzetan galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Untzizu mintzagai hanpatua izango da.

11.- Pello, apez, Etxalarren egon zen garai hartan. Markatua da.
          S        O           O              A              O

·         Etxalarren galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Pello apez mintzagai hanpatua izango da eta garai hartan mintzagai ez hanpatua.

12.- Izorraturik gizon hura zegoen. Markatua da.
             O                 S             A

·         Gizon hura galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, izorraturik mintzagai hanpatua izango da.

13.- Anek ahizparendako erosi ditu Layanako pastak. Markatua da.
           S               O                 A                    O

·         Ahizparendako galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Anek mintzagai hanpatua izango da eta Layanako pastak mintzagai ez hanpatua.

14.- Aingeru Epaltzak Bezperaren Bezpera idatzi du orain. Neutroa da.
                    S                                O                     A        O

·         Galdera orokor baten erantzuna da.
·         Bezperaren Bezpera markatua da, esaten den moduaren arabera. Galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Aingeru Epaltzak mintzagai hanpatua izango da eta orain mintzagai ez hanpatua.



15.- Ordenagailuz gauza asko egin daitezke gaur egun. Neutroa da.
                 O                  O               A                   O
·         Galdera orokor baten erantzuna.
·         Asko galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Ordenagailuz mintzagai hanpatua izango da eta gaur egun mintzagai ez hanpatua.


16.- Gai horiek aise ikas daitezke. Neutroa da.
              S           O           A

·         Galdera orokor baten erantzuna da.
·         Aise markatua da, esaten den moduaren arabera. Galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Gai horiek mintzagai hanpatua izango da.

17.-  (Haiek) Nekez Edortak erositako lekak egosten ziren. Neutroa da.
              S         O                     O                              A

·         Galdera orokor baten erantzuna da.
·         Lekak markatua da, esaten den moduaren arabera. Galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Nekez Edortak erositako  mintzagai hanpatua izango da.
               

18.- Renaultek orain bost urteko mundu txapelketa irabazi zuen. Neutroa da.
              S                  O                              O                       A

·         Galdera orokor baten erantzuna da.
·         Mundu txapelketa markatua da, esaten den moduaren arabera. Galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Renaultek orain bost urteko mintzagai hanpatua izango da.

19.- Mtez. Irujori eskuan ebakuntza egin diote. Neutroa da.
          S          O         O            O             A

·         Ebakuntza markatua da, esten den moduaren arabera. Galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Mtez. Irujori eskuan mintzagai hanpatua izango da.

20.- (Haiek) Haren azken lana apaingarritako egongelan ezarri dute. Markatua da.
           S            O           O                          O                            A

·         Apaingarrietako egongelan galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Haren azken lana mintzagai hanpatua izango da.

            Hitz-ordena ariketak 3

         1.1.- Mikelek atzo esnea edan zuen.  Neutroa da.
              S      O         O      A
·         Galdera orokor baten erantzuna
·      Esnea markatua da, esaten den moduaren arabera. Galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan atzo, mintzagai anpatua da.
         1.2.- Mutiko hark euskaraz ongi zekien. Neutroa da.
             S              O        O       A
·         Galdera orokor baten erantzuna
·         Ongi markatua da esaten den moduaren arabera. Galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Euskaraz mintzagai anpatua da.
         1.3.- Mutiko hark ongi euskaraz zekien. Neutroa da.
            S            O      O           A
·         Galdera orokor baten erantzuna
·      Euskaraz, markatua da esaten den moduaren arabera. Galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Ongi mintzagai anpatua da.
         1.4.- Nik hura banekien. Neutroa da.
        S    O     A
·         Galdera orokor baten erantzuna
·         Hura, markatua da esaten den moduaren arabera. Galdegaia kasu honetan, aditzaren baiezkotasuna adierazten du.
1.5.- Aitatxi erori egin da. Neutroa da.
           S     O       A
·         Galdera orokor baten erantzuna.
·         Egin dakigunez, aditza bera galdetzailea da. Erori, mintzagai anpatua da.
1.6.- Madrilgoek Haritz pozik ikasketaburu izendatu dute. Markatua da.
           S             S        O           O               A
·         Ikasketaburu Galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, mintzagai anpatua pozik izango da. 
1.7.- Gerrillarien burua Ruandako armadak harrapatu du. Markatua da.
                         S               O            O               A
·         Armadak galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Ruandako mintzagai anpatua izango da.
1.8.- Anek oinetako berriak ahizparendako erosi ditu. Markatua da.
           S       O        O               O                  A
·         Ahizparendako kasu honetan galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Berriak mintzagai anpatua izango da.
1.9.- Liburuaz gustura mintzatu ginen atzo hitzaldian. Markatua da.
            S        O                A             O         O
·         Gustura galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, liburuaz mintzagai anpatua da eta Atzo mintzagai ez anpatua izango da.
1.10.- Gu, atzo, hitzaldian, gustura liburuaz mintzatu ginen. Markatua da.
·         Liburuaz, galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, hitzaldian mintzagai anpatua izango da.       
1.11.- Ainarak goxokiak bere lagunarendako erosi ditu. Markatua da.
           S             O                   O                  A
·         Lagunarendako galdegaia izango da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan goxokiak mintzagai anpatua izango da.
1.12.- Gure aita zenak ahal zuen guztietan antxumekia jaten zuen.
1.13.- Mikelen adiskidea gustorena zinegotzi egon zen Aritzun. Markatua.
                  S                        O           O            A           O
·         Zinegotzi galdegaia izango da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan gustorena mintzagai anpatua. Aritzun mintzagia ez anpatua.

1.14.- Horrek euskara ederki daki. Neutroa
             S        O       O         A
·         Galdera orokor baten erantzuna.
·         Ederki galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan euskara mintzagai anpatua izango da.
1.15.- Haiek euskara bazekiten, jakin. Markatua
              S    O            A            A
·         Kasu honetan galdegaia bazekiten da eta aditzaren baiezkotasuna adierazten du.
1.16.- Nerea gelditu da etxean. Markatua
          S             A         O
·         Kasu honetan, galdegaia nerea da eta aditzaren aurrean doa. Etxean mintzagai ez anpatua izango da.
1.17.- Erositako liburuak, Pellok Mireni utzi zikion atzo. Markatua
                       O                 S          S           A     O
·         Mireni galdegaia izango da eta aditzaren aurrean doa. Pellok mintzagai anpatua izango da eta atzo mintzagai ez anpatua.
1.18.- Zuek ongi lehengo urteko lana egin zenuten. Markatua
·         Lana galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, urteko mintzagai anpatua izango da.
1.19.- Maindirea garbigailuan urratu zitzaion amari. Markatua
           S              O                A                     O
·         Garbigailuan galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, maindirea mintzagai anpatua da eta Amari mintzagai ez anpatua.
1.20.- Ikasleek errektoreordeari irakasle haren jokaera okerra azaldu zioten. Markatua
·         Okerra galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, jokaera mintzagai anpatua izango da.

1.21.- Jon kalean erori egin da. Markatua
          S       O        O        A
·         Kalean galdegaia da, eta non galderari erantzuten dio. Kasu honetan, Jon mintzagai anpatua da.
1.22.- Haiek dirua, ekarri, bazekarten. Markatua
            S        O      A        A
·         Kasu honetan galdegaia bazekarten da eta aditzaren baiezkotasuna adierazten du.
1.23.- Gu mintzatzen gara euskaraz holako lekuetan. Markatua
·         Gu galdegaia da eta aditzaren aurrean doa.
1.24.- Dirua galdu zuen Mikelek atzo. Markatua
          O           A             S         O
·         Dirua galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Mikelek mintzagai ez anpatua da.
1.25.- Osasunak aise partidak galtzen ditu. Neutroa
            S            O                   A
·         Galdera orokor baten erantzuna.
·         Partidak galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, aise mintzagai anpatua da.
1.26.- Xalak Titini Donostiako Galarragan irabazi zion partida igandean. Markatua
   Galarragan galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Donostiako mintzagai anpatua izango da eta Partida mintzagai ez anpatua.
1.27.- Usakumea, ongi, Amaiurko Mendialdea jatetxean egiten dute. Markatua
·         Jatetxean galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Mendialdea mintzagai anpatua izango da.
1.28.- Hizkuntza zaila alemana iruditzen zitzaion mutil hari. Markatua
·         Alemana galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Zaila mintzagai anpatua izango da eta Mutil mintzagai ez anpatua.
1.29.- Mutikoek lanak irakasleari aurkeztu dizkiote arestian. Markatua
·         Irakasleari galdegaia izango da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, lanak mintzagai anpatua izango da eta Arestian mintzagai ez anpatua.

1.30.- Lehengo eguneko hitzaldian nahasi egin nintzen ni. Markatua
·         Nahasi galdegaia izango da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Hitzaldian mintzagai anpatua izango da eta ni mintzagai ez anpatua.