Mostrando entradas con la etiqueta pelikula. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta pelikula. Mostrar todas las entradas

viernes, 30 de diciembre de 2011

FILMAREN NARRAZIOA 3/11/11


LA VIDA ES BELLA


Orain dela hilabete batzuk, “la vida es bella” izeneko filma ikusi nuen nire lagunekin. Gogoan dut, orain dela pare bat urte, Etikako klasean hain zuzen ere, filma hau ikusi nuela eskolako hainbat gelakideekin.

Filma hau, oso gogorra dela iruditu zitzaidan. Guido, filmaren protagonista da eta judu familia batetik dator. Garai hartako testuinguru historikoari dagokionez, bigarren mundu gerraren garaia zen. Antisemitismoa eta faxismoa nagusi ziren garai hartan. Guido, faxista ofizial baten emakumeaz maitemintzen da Dora izeneko emakume batez hain zuzen ere, eta Josue izeneko umetxo bat edukitzen dute. Zoriontasunak gutxi iraungo du, izan ere, Guido eta Josue kontzentrazio esparru batera bidaliak izango baitira.
Dora ez da judua, baina tren batera igotzea pentsatzen du, bere semearen eta gizonaren kontzentrazio-esparru berean egoteko.
Guidok, joko bat dela esaten dio Josueri, kontzentrazio-esparrua dela esan beharrean. Irabaztea lortuko du, ez baldin baditu ofizial Alemanak ikusten. Horretarako, egunero joko berriak asmatzen ditu puntuak irabazteko. Puntu guzti horiekin, azkeneko saria Tankea irabaztea izango dela esaten dio Guidok bere semeari. Guzti honekin, Guidok lortu nahi zuena zen, momentu hartan pil-pilean zegoen erreoparia bere semeak modu ezberdinean bizitzea.
Josuek ez zuen batere gogoko leku hori. Ezin zuen jolastu eta beti ezkutaturik egon behar zuen. Gau batean, izugarrizko iskanbila zegoen kalean. Kamioiak zebiltzan kaletatik eta izugarrizko tiroak entzuten ziren. Guidok, gerraren amaiera zela pentsatu zuen eta hortaz, Josueri ezkutatzeko agindu zion. Guido bitartean, bere emaztearen bila irten zen, baina militarrak ikusi eta fusilatu egin zuten.
Josue, gau guztia leku batean ezkutaturik egon zen, eta soinurik entzuten ez zuenean, leku horretatik atera zen. Momentu hartan, beregana joaten ari zen tanke handi bat ikusi zuen. Ondorioz, bere aitak arrazoi zuen, eta jokoa irabazi zuten. Tanke horren barruan, bere ama zegoen.

Filma hau aukeratu dut, judutar baten bizitza ikusi dudalako pelikula honen bitartez. Judutarra izateagatik zure bizitza arriskuan egotea izugarrizkoa iruditzen zait. Horretaz gain, bizitzan umoretsu bizitzea ezinbestekoa dela ageri da, arazoei aurre egitea erakusten digulako, nahiz onak nahiz txarrak izan.
Filmaren zuzendariak, protagonisten azkartasuna eta hauen bizitzeko gogoak  lehenengo planoan azaltzen ditu.