" El ePEL: la gestión del aprendizaje a lo largo de la vida"
Portafolio honen erabilera areagotu zen hezkuntzan, honen beharra zegoelako autonomia sustatzeko. Gaur egun, ebaluaketa tresna bezala eta lehen aipatutako moduan, autonomia sustatzeko erabiltzen da. Europan, hezkuntza maila ezberdinetan eragina izaten ari da. Esaterako, EES-en, kalifikazioen esparru Europarrean eta hizkuntza ikasteko esparruan, batik bat.
Artikulu honetan, portafolio mota bat aurkezten dute, bizitza guztian zehar emango den heziketa kudeatzeko, ePEL-a hain zuzen ere. Europako hizkuntzen portafolioaren formato elektronikoa, OAPEE egileei esker diseinatua eta garatua izan da. Hauek, MCER-ri ( Marco Común Europeo de referencia) jarraitu diote, hainbat aspektu hobetzeko asmoz: Autonomia erreflexioa, plurilingüismoa eta mugimendua. Hainbat portafolioekin alderatuz, ePEL-ean, erabiltzailea jabea da eta kudeatzaile bakarra. Artikuluan, bere erabilpena aurkezten da, hezkuntza autonomoaren proposamena azaltzeko, inplikazio sozial eta pedagogikoak kontuan izanda.