Mostrando entradas con la etiqueta Deskripzioa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Deskripzioa. Mostrar todas las entradas

viernes, 30 de diciembre de 2011

JANZKERA MOTA EZBERDINNAK

JANZKERA MOTA EZBERDINAK

Klasera joateko, festa batera irteteko edota kirola egiteko arropa ezberdina erabiltzen dut.

Klasera joaten naizenean, erosoa den arropa janzten dut. Esaterako, udaran galtxamotxak eta tirantedun kamisetak eramaten ditut maiz, beroa dela eta. Aldiz, neguan, hotz handia egiten duenean, tirantedun atorrabarnekoa janzten dut. Honekin batera, praka eroso batzuk, bufandak eta berokiak dira gehien erabiltzen ditudanak klasera joateko. Elurra eginez gero, kapela ezberdinak eta eskularruak erabiltzea gogoko dut. Oinei dagokionez, botak edota zapatilak jartzen ditut klasera joateko erosoenak iruditzen zaizkidalako. Berandu iristera noanean, ohitura handia daukat jertsea edota kamiseta atzekoz aurrera jartzeko nahiz eta ez konturatu. Neguan, kolore iluneko arropa eramaten dut, nahiz eta kolore biziko arropa gehiago gogoko.

Oporretan, loredun eta kolore biziko arropa eramatea gogoko dut. Soinekoak dira gehien erabiltzen ditudanak nahiz eta galtxamotxak eta tirantedun kamisetak ere. Udaran gaudenez, oso gutxitan jartzen ditut galtzetinak, sandaliak eramaten baititut. Hondartzara edota igerilekura joaten naizenean, niretzat erosoena den soinekoa jartzea gustatzen zait, askotan kendu eta jarri behar dudalako. Soinekoaren azpian, bikinia jartzen dut ez baititut bainujantziak gustuko. Udaran beti erabiltzen ditut betaurrekoak, eguzkiak enbarazu egiten didalako. Gauetan, lagunekin irteterakoan, gehiago apaintzea gustatzen zait. Esaterako, alkandorak edota sandalia takoidunak beztitzea gustatzen zait, apainago sentitzen naizelako.

Azkenik, kirola egiterako orduan janzten dudan arropak ez du zerikusik lehen aipatutako estiloekin. “Funky” dantzatzera joaten naizenean, elastikoak erabiltzen ditut. Oinetakoei dagokionez, estilo hau dantzatzeko bereziak diren elastikodun zapatila beltzak ipintzen ditut eta luzeak diren koloredun kamisetak. Aldiz, korrika egitera joaten naizenean, txandala eta kirol oinetakoak janzten ditut. Azkenik, jarduera hauek amaitu ostean, kirol-jertse bat beztitzen dut ohitura gisa.  






MARIAREN IZAERAREN DESKRIPZIOA

MARIAREN IZAERA

Maria, nire ahizpa da. Bere izaeran gehien nabarmentzen dena bere naturaltasuna da. Gauzak espresatzeko duen erraztasuna eta keinuekin gauza asko espresatzen ditu.

On puska bat da, eta askotan psikologia lanetan aritzen da bere gertuko pertsona guztien arazoak entzunez. Gauza guztietarako du zer esana, bai ona nahiz txarra izan.

Ez da batere aldakorra, oso gutxitan ikusten zaio umore txarrez eta egonez gero, beti du egoteko pisuzko arrazoiren bat. Edozein egoeratatik, alderdi positiboa ateratzeko erraztasuna dauka eta ez du inoiz modu ezkor batean pentsatzen.

Ez da oso pertsona arduratsua, gauzak beti azkeneko momenturako uzten baititu, baina beti bere helburuak lortzen ditu. Pixkanaka pertsona ordenatua izaten ikasten ari da, baina bere logelara sartu orduko ordenaren kontzeptu hori erabat galtzen da. Puntualtasunari dagokionez, bere lanbidera beti garaiz iristen da eta arduratsua da gustuko duen zerbaitean lanean ari delako. Beste arlo batzuetan, garaiz heltzen ez den horietakoa dela esan dezaket eta hori da gehien gorrotatzen dudana, berandu heltzea.

Azkarra da eta pertsonak berehala igartzeko erraztasuna dauka. Sentibera dela esan dezaket, beraz, triste dagoenean besarkada bat behar duen horietakoa da.

Nahiz eta askotan hotza izan, gutxien espero duzunean besarkada edota maitasun keinuak azaltzen ditu.

Azkenik, Maria xelebrea dela esan dezaket, guztietarako baitu esaldi edo komentario barregarriren bat. Beraz, oso ondo pasatzen dut berarekin eta gure izaerak ezberdinak direnez, bien artean harreman ona mantentzea erraza egiten zaigu.  





NIRE IZAERAREN DESKRIPZIOA 15/12/11

NIRE IZAERA


Bakoitzaren izaera deskribatzea oso zaila dela uste dut.

Nire kasuan, pertsona adeitsua naizela esan dezaket eta momentu jakinetan modu egoki batez erreakzionatzea lortzen dut nahiz eta askotan zaila izan. Oso maitekorra naiz, besarkadak edota keinu maitekorrak ematea eta jasotzea gogoko dut.

Ikasketei dagokionez, nahiko langilea naizela esan dezaket, jarduerak edota lanak ongi egitea gustatzen zaion horietakoa.

Ez naiz pertsona harroputza, nahiz eta jende askok esan lehenengo inpresioan horrelakoa antzematen dudala. Oso arduratsua naiz gauza guztiak egiterako garaian, baina baita jarduera batetik deskonektatzeko erraztasuna daukadala esan dezaket. Honetaz gain, gauzak bere lekuan egotea gustatzen zait, ondorioz, pertsona garbia naizela esan dezaket, baina ez naiz batere maniatikoa. 
Lagun artean, nire puntu txoroa daukadala esan dezaket, baina beti ere, konfiantza puntu bat izan arte. Oso burugogorra naiz eta hori akats bat izan daiteke aspektu jakin batzuetarako. Urduritasuna nire beste akatsetako bat da, ez baitakit oso ongi bideratzen eta askotan momentu txarrak pasatzera eraman nau. Nire akats nagusiena oso sentibera naizela da eta askotan inozoa. Normalean, pertsona guztiengan konfiantzen dut eta askotan pertsona bat nolakoa den konturatzen zara desilusio handi bat hartuz.

Ez naiz batere isila, hitz egitea asko gogoko dut nahiz eta hitz egiten ari garen gaia ergelkeri hutsa izan. Argia naiz, gauzak aurpegira esatea gustatzen zaion horietakoa, ez atzetik salatari gisa aritzen diren horietakoak bezala.

Momentu jakin batzuetan bakarrik egotea gustatzen zait. Logelara joan, musika jarri eta ohean etzatea nire pentsamenduetan murgilduta nagoen bitartean.









DESKRIPZIOA 1/12/11

DESKRIPZIOA

Andrea, Iruñan ezagutu dudan neska bat da. Nirekin bizi da erresidentzi batean eta bera ikusi nuen momentuan, arreta gehien deitu zidana bere altura izan zen. Neska garaia eta hankaluzea dela esan dezaket. Nahiko argala ere bada, baina ez asko.

Oso neska politta eta xarmanta da. Adatsa oso polita du, gaztain kolorekoa eta lisoa alegia. Nahiko pekazua dela esan dezaket, eta gehien nabarmentzen zaizkion lekua bizkarra da. Honetaz gain, kopeteko albo batean orina bat dauka, eta berak esan zidanez, jaio zenetik du.

Begi marroiak eta oso handiak ditu Andreak eta farre egiten duen bakoitzean itxi egiten zaizkio. Sudurrari dagokionez, ez du sudur makoa baizik eta nahiko txikia.

Bitxikeri gisa aipatu dezaket, belarriko lobuluko zati bat ez duela baina berak ez daki zein den horren arrazoia jaiotzetik baitu. Bere ezpainei dagokionez, gorako ezpaina beherakoa baino finagoa dauka eta farre egiten duen bakoitzean ez du ematen gorako ezpaina duenik.