Mostrando entradas con la etiqueta azalpena. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta azalpena. Mostrar todas las entradas

viernes, 30 de diciembre de 2011

AZALPEN TESTUAK 3/11/11

AZALPEN TESTUAK


Gamonena

Dok.:  Gamonena (casa)  (1613),  Gamonena  (casa) (1656),  Ganboenea (casa) (1678).

Testu honetan nabarmenak dira testuaren barneko eta testuaren arteko antolatzaileak. Adibidez, testuko beste toki batera bidaltzen diguten barne antolatzaileak ( “ikus” azkeneko lerroan) eta metatestualak( kokotxak eta parentesiak). Forma supralinguistikoaren erabilera ere azpimarratzekoa da, titulua daramatza eta. Amaitzeko, testu osoan zehar, aipuak eta hiztegi teknikoak ere ikusi daitezke.

Etimologia (hitzen jatorria) azalpena: Oinarrian  Gamon  deitura  edo  goitizena dagoke; bukaeran genitiboaren hondarkia eta artikulua ditugu. Guztiarekin ere, 1678ko lekukotasunak  Kanbo(Lapurdiko herria), Ganboa(Arabako  eremua,  Camboa 1025ean, eta Nafarroako deitura) eta antzekoetara hurbiltzen gaitu.  Krahek (1964: 10) behialako Cambodunum (Kempten  deitua  egun) leku izena aztertzean bigarren osagaia toponimo zeltetan ohikoa den –dunum ‘(etwa) befestigter Platz’, ‘(goiti-beheiti) harresidun gotorlekua’ dela esaten du eta lehenean kambo ‘krumm’, ‘okertua’ adjektiboa dugula; osotasunak, aipatu autorearen irudiko, “Platz an einer (Fluß- oder Gelände-) Krümmung” da, hots, “ibai edo lur-bihurgune batean dagoen gotorlekua”. Lapurdiko herriaren izena horrekin loturik dagoela dirudi, bertatik igarotzen den ugaldeak, Errobiak, bihurgune nabarmena egiten baitu bertan. Beraz, cambo-  'courbe'-rekin lotua egon daitekeela dirudi Lapurdiko herria, bretoierazko kamm  'courbé, bossu'-rekin eta irlanderazko camm  'courbe, tordu'-rekin (ikus Lambert, 2003: 159).ç


Xoraxuria

Testu honetan, aurrekoarekin alderatuz, adibide gehiago agertzen dira. Antolatzaile asko eta metatestual gehiago agertzen dira, esaterako, gain marrak eta bestelako ikurrak.

Dok.: Jorajuria XVII-XIX. mendeetan, Xoraxuria XX.ean. 1366. urtean Sancho de
Soraçuria bizi zen Lesaka aldean, «en la tierra de Lesaqua» (Carrasco, 1973: 567).
Ebakera: Xwáxia, Xwáxià, Xwáxiyà.
Kokalekua: Jauregieta auzoan da, Arrionearen eta Urtzallenearen artean.

Etimologia azalpena: Hagitz oikonimo interesgarria da, egun eskualde honetan ongi ezaguna den Jorajuría deituraren iturria delako, bertzeak bertze; deituraren jatorria, dena dela, Sunbillako izen eta ebakera bereko oikonimoa ere izan liteke.
Osagaiak  soro  ‘belar  soroa’,  ‘belaia’  eta  zuria  dira.  Kontua  da  izenondoa  elkartuaren bigarren lekuan doanean, maizkara, palatalizatu egiten dela eta -xuri bilakatzen, adibidez 2 -zar-ekin (< zahar) gertatzen den modu berberean. Hortaz, bilakaera hau izan dateke:
Sorazuria  (elkarketan  ohikoa  den  -o-  >  -a- aldaketarekin)  >  Soraxuria  (aipatutako sabaikaritzearekin)  >  Xoraxuria  (txistukari asimilazioz). Hemendik aitzinakoak herri hizkeran arruntak diren kontsonante erortze eta laburtzeak dira. Jorajuría  deitura, diogun bukatzeko, gaztelaniaz garai batetik aitzina burutu zen <x> ([x] orduko) →  <j> aldakuntza grafikoaren ondorioa da.

Adur

Ikusten denez, testu hau motza da. Ondorioz, ez da gauza handirik agertzen, soilik aipatzekoa dugu, metatestualen bat, parentesiak eta kokotxak.

Izen mitologiko honek (‘zoria’, ‘joera’) gauzak urrutitik egiteko ahalmena adierazten du, batik bat sorginek eta aztiek ohi dutena. Gizakumeok ere badugu, eta izaki mitologikoak menderatzeko balio dezake.  Aiur  (‘familietan  den  zeinu  gaiztokodeabruen eragin ezkutua’) honen aldaera dateke.


Aingeru

Aurrekoaren gisara, testu honetan, parentesiak eta kokotxak aipatu ditzazkegu. Hau da, metatestualak.

Grezierako  ángelos  ‘mezularia’  hitzetik  latineko  angelus  sortu  zen,  eta  hemendik euskarazko  aingeru. Ezagutzen dugun aipurik zaharrena Basaburu Nagusiko 1552ko Aingeru de Igoa da. Duen  zabalkundea  umeak  zaintzen  dituen  aingeru guardakoarekiko begiruneari zor zaio, izen hau ematearekin haurra babestuago egongo dela uste izaten baita. Aldaera: Gotzon (DIE). Baliokideak: Ángel (gaz.) eta Ange (fr.).


Aitor

Aitor izeneko testu honetan, aurrekoak bezala, kokotxak agertzen dira.

J. A. Xaho idazle zuberotarrak  La lègende d’ Aitor  lanean  kaleratu  zuen  izena; beranduago F. Navarro Villosladaren  Amaia o los vascos en el siglo VIII  eleberriko pertsonaia ospetsua izan zen. Zuberoan aita onen semea  esaten  da  ‘noblea’  adierazteko.
Hortik Xahok euskaldunok Aitor-en semeak garela atera zuen, okerreko etimologia eginez.
Gaur egun Euskal Herrian gehien erabilitzen den izenetako bat da.


Asier

Testu honetan, parentesiak nabarmentzen dira.

F. Navarro Villoslada idazlearen Amaya o los vascos en el siglo VIII  liburuko pertsonaia, Amagoiaren semea. Izen honen esanahia (‘hasiera’)  Amaia  beste pertsonaia nagusiaren izenaren adierari (‘bukaera’) kontrajartzen zaio, kontakizuna lehendabiziko kristauen eta azkeneko jentilen ingurukoa baita.  Asier-ek  Eudon  izena  ere  hartzen du eleberrian.


Garazi


Testu hau, motza bada ere, hiztegi teknikoak, testu antolatzaileak, hitz etzanak, metatestualak eta testuko beste toki batera bidaltzen duten antolatzaileak nabari dira.

Grazia-ren aldaera da, bokal baten epentesia (instrukzio mota bat )eta –ia multzoko azken –a-ren galtzea jasan dituena (cf.  Maria  -> Mari). Ikus  Grazia.  Garazi, bestalde, Nafarroa Behereko eskualde baten izena ere bada (Cize  frantsesez),  euskaraz  idatzitako  lehen  liburuan (1545) ageri dena:  Garaziko herria benedika dadila / Euskarari eman dio behar zuen tornuia.


Idoia


Azalpen testuetan ugaria den ezaugarria agertzen da. Aipagarria den lehen aditzetako ezabaketa hain zuzen ere. Aipatzekoa dugu baita ere, testu antolatzaileen presentzia.

Izaba (N) herriko baseliza eta Andre Mariaren XIII. mendeko irudia. Izena Ama Birjina agertu zen lekuari zor zaio. Antzina buruko minak kentzera joaten zen jendea bertara. Jaieguna Maiatz Pazkoko astelehenean bada ere, 1973az geroztik uztailaren lehendabiziko asteburuan batzen dira ermitan honela deitzen direnak,  Idoia izenekoen xeiak  deritzan festan.

Iñigo


Aipuak ageri dira testu honetan. Hau da, egilearen edo beste egile baten beste testu batzuetara igortzen dutenak: Azkeneko lerroetan ageri dira. Beste testuetan agertu ez den ezaugarri bat dugu.

Eneko  izenaren  erdarazko  aldaera,  Euskal  Herrian  hagitz  erabilia. Zenbaitetan gaztelaniaz Iñigo erara ezagutzen ditugun pertsonaien benetako izena ez zen hori, Eneko baizik. Esaterako, 842.urtean Nafarroako erregeak Leireko monasterioari lur sail batzuk ematean ego Enneco izenpetzen du. 850.urtean bere semeak ere aldaera  hori  darabil (Garsea Ennecones, García Iñiguez  erromantzez). Bizkaian ere XI.mendean  Eneco Lopiz dugu (Senior Eneco Lopiz de Bizcaia, Leire 1043), erdaraz Iñigo Lopez  emana. Dena dela, izena itzuli zuen pertsonaiarik ezagunena Eneko Loiolako izan zen.

Itziar


Hasierako aditz ezabadurak eta esaldi oso bat etzenez marrak tartekaturik agertzen dira.

Deba (G) herriko auzoa eta Andre Mariaren santutegi ezaguna. Hemen ere, Euskal Herriko beste leku askotan bezala, eliza Ama Birjina agertu zen lekutik urrun eraikitzen saiatu omen ziren, baina alfer-alferrik, gauez gauza guztiak jatorrizko lekura itzultzen baitziren. Itsasoko jendeak debozio handia dio. XVIII. mendean haren gorazarrez egindako bertso batzuk idatzi ziren; honela hasten dira: Izar eder bat etorri zaku / Itziartikan Debara / Minez daudenak sendatutzeko / Bere parerik ez dana.


Oihana


Azkeneko hitzetan oso deigarria den ezaugarri bat agertzen da. Barne antolatzaile bat testuko beste toki batera bidaltzen duena. (ikus)

Antzinako kulturetatik datorkigu baso edo oihanen alderako erakargarritasuna. Gogoan izan Erromako Silvia jainko izena. Aldaerak: Basoa eta Oihane. Ikus Silbia.


Oihane

Aurretik agertu ez den metatestual bat ikus daiteke: zerrendatzeko erabiltzen diren zenbaki edo letrak. Kasu honetan, A letra.

A. Ibinagabeitia idazleak sortu zuen hainbesterainoko arrakasta eduki duen izen hau, DIE-ko Edurne, Jone, Josune eta antzekoetan oinarriturik. Dirudienez, Caracasen erabili zen lehendabiziko aldiz. Ikus Oihana.


Urtzi

Kakotxak eta testu antolatzaileak nabari dira urtzi izeneko testu honetan.

Jainkoaren euskal izen zaharra. XVII. mendeko Zalgize idazlearen ustez zeruaren deizio zaharra zen. Hemendik sortu dira Ortzadar, Oskarbi eta beste. Aurreneko aipamena XII.mendeko  Codex Calixtinus-ekoa da, non Compostelako Donejakuera joateko bidea aurrenekoz deskribatzeaz gainera euskarazko lehen hiztegitxoa ere biltzen baita: “Barbara enim lingua penitus habentur. Deum uocant  Urcia”. Horretaz gain, Euskal  Mitologiako izakia ere bada, ekaitza eta harria ekartzen dituena, zenbait lekutan Hodei izenaz ezagutzen dena. Aldaera: Ortzi.


Xabier

Parentesiaren presentzia ikus daiteke, antolatzaile batekin batera.

Nafarroako gaztelu eta herria, bertako seme izan zen Frantzisko Jatsu Azpilikueta santuari esker mundu osoan ezaguna. Ikasle zela Ignazio Loiolakoaren ezagutza egin zuen Parisen eta Jesusen konpainian sartu. 1541ean Ekialdeko Indietara joan zen, eta hamaika urte beranduago hil. Zendu aitzineko azken hitzak euskaraz esan omen zituen, bere ama hizkuntzan. Xabier euskal etorkiko izena da (etse  ‘etxea’  eta  berri, irudi duenez). Baliokideak: Javier (gaz.) eta Xavier (fr.).


(Balorapen orokor bat egiten hasten bagara, testu guztietan gehien agertzen diren elementuak metatestualak, testu antolatzaileak eta hitz etzanak izango dira. Askotan hitz teknikoak ere agertzen diren arren. )


Aditzak:

  • Ditugu:  Genituen/ bagenitu/ genituzke/ ditzagun/ genitzan
  • Hurbiltzen gaitu: Gintuen/ bagintuen/ gintuzkeen /
  • Esaten du:  Esaten zuen/ esango balu/ esango luke/ esan dezan/ esan zezan.
  • Dagoen: zegoen/ balego/ legoke/ dezan/ ditzan
  • Egiten baitu: du /zuen/ balu /luke /dezan /zezan
  • Egon daitekeela: egon zitekeela/ baliteke /litekeen
  • Da:  Zen/ izango balitz/ izango litzateke/ izan dadin/ izan zedin
  • Dira: Ziren/ Balira/ lirateke/ daitezen/ zitezen
  • Doanean: zihoanean / bazihoanean /
  • Diren: ziren / badira /balira /lirateke/ liratekeen
  • Burutu zen:  Burutu da/  burutu balitz / burutu litzateke/ burutu dadin /zedin
  • Dezake: zezake/
  • Dugu: genuen/ bagenu/ genuke/dezagun/ genezan/
  • Datorkigu: zetorkigun / baletorkigu /



·         Perpaus motak

Nabarmentzen diren perpausak, erlatibozkoak (toponimo zeltetan ohikoa den, ibai edo lur-bihurgune batean dagoen gotorlekua, Ezagutzen dugun aipurik zahareña,…)eta konpletibozkoak ( adjektiboa dugula, semeak garela,lotua egon daitekeela,…) dira.
Hala ere,beste perpaus mota batzuk agertzen dira,kasu, , konparaziozkoak ( Herriko beste leku askotan bezala,…), kausazkoak (atorrizko lekura itzultzen baitziren, euskarazko lehen hiztegitxoa ere biltzen baita,…), baldintzazkoa,( Mitologiako izakia ere bada, izena ere bada,…)


·         GRAMATIKA: azterketa

Azalpenezko aposizioak maiz agertzen dira, adibidez, Kanbo (Lapurdiko herria), Cambodunum (Kempten deitua egun), Nafarroa Behereko eskualde baten izena ere bada (Cize frantsesez)…