NERE AURKEZPENA
Nire izena Amaia Tolosa da. Nire abizenak dioen bezala, Tolosarra naiz, hau da, gipuzkoarra. Aurten, Iruñako erresidentzi batean bizi naiz, ikasketa kontuak direla eta baina asteburuetan, Tolosara itzultzen naiz nire ingurukoak bisitatzera.
Ikasketei dagokionez, laugarren maila arte, Tolosako “Laskorain Ikastolan” ikasi nuen. Institutura joateko unea iritsi zenean, hainbat lagun eta ni Donostiako “ Usandizaga” ikastetxera joan ginen. Batxilerra amaitu ondoren, esan beharra daukat nahiko argi nuela zer ikasi nahi nuen. Lehen Hezkuntzako gradua, alegia.
Euskara, egunero erabiltzen dudan hizkuntza da. Lagun artean eta ahizparekin oinarrizko hizkuntza dugula esan dezaket. Gurasoekin erdaraz mintzatzen naiz, ez baitute euskara oso ondo menperatzen. Ingeleraretaz esan dezakedana da oinarrizko maila dudala, baina gustatuko litzaidake nire maila gehiago igotzea. Frantsesa aldiz, hirugarren maila arte ikasi nuen eta geroztik, erabat galduta daukadala esan dezaket.
Nire zaletasuna, dantzatzea da. Sei urte nituenetik, “Funky” deituriko dantza mota dantzatzea gogoko dut. Honetaz gain, noizbehinka gitarra jotzen dut nire lagun batekin.
Asteburuetan, Tolosako Jatetxe baten lanean aritzen naiz. 16 urte nituela hasi nintzen, nire dirua eduki nahi nuelako, nire beharretarako alegia. Oso gustura aritzen naiz lanean, eta lanean jardun ondoren, dirua zer den gehiago baloratzen duzula iruditzen zait.
Nire gurasoen izenak Pedro eta Mertxe dira. Nire aita tolosarra da eta ama aldiz, Errioxako herri txiki batean jaioa da, “Castañares de la Rioja” izeneko herrian. 23 urte dituen ahizpa bat daukat, Maria izenekoa. Ikasketak Donostian amaitu ondoren, Madrilera joan zen lanera. Jadanik, bi urte daramatza Madrilen eta dirudienez, oso gustura dago.
Lehen Hezkuntzako gradua ikasteko bokazioa daukadala iruditzen zait. Nire asmoa, arreta berezia behar duten pertsonekin lan egitea da. Hau da, arreta arazoak dituztenekin, gaixotasunak dituztenekin, itsuekin, gorrekin... Hezkuntza bereziko espezialitatea ikastea gustatuko litzaidake. Espainiako beste lekuren batera joateko aukera eta Erasmusera joatekoaren ideia, planteatu dut behin baino gehiagotan. Bizitzan, behin biziko duzun esperientzia dela iruditzen zait.
Aurtengo udan, Uztaileko hamabost egun Ibizan igaro ditut nire lagun batekin eta bere gurasoekin. Horretaz gain, udara guztiak bezala,nire amaren herrira joan naiz udara igarotzera aitona-amonak bertan bizi direlako eta lagun talde bat daukadalako bertan. Abuztu bukaeran, Tolosan ikasi dugun guztiok, bigarren maila amaitu ondoren, fin de kurtsoko bidaia antolatzen dugu. Urtero bezala, Europako bidaia antolatu genuen. Berna, Praga, Rotenburg, Hinderburg, Munich, Holanda eta Paris ezagutzera joan ginen, eta esan beharra daukat, esperientzia paregabea iruditu zaidala.