MARIAREN IZAERA
Maria, nire ahizpa da. Bere izaeran gehien nabarmentzen dena bere naturaltasuna da. Gauzak espresatzeko duen erraztasuna eta keinuekin gauza asko espresatzen ditu.
On puska bat da, eta askotan psikologia lanetan aritzen da bere gertuko pertsona guztien arazoak entzunez. Gauza guztietarako du zer esana, bai ona nahiz txarra izan.
Ez da batere aldakorra, oso gutxitan ikusten zaio umore txarrez eta egonez gero, beti du egoteko pisuzko arrazoiren bat. Edozein egoeratatik, alderdi positiboa ateratzeko erraztasuna dauka eta ez du inoiz modu ezkor batean pentsatzen.
Ez da oso pertsona arduratsua, gauzak beti azkeneko momenturako uzten baititu, baina beti bere helburuak lortzen ditu. Pixkanaka pertsona ordenatua izaten ikasten ari da, baina bere logelara sartu orduko ordenaren kontzeptu hori erabat galtzen da. Puntualtasunari dagokionez, bere lanbidera beti garaiz iristen da eta arduratsua da gustuko duen zerbaitean lanean ari delako. Beste arlo batzuetan, garaiz heltzen ez den horietakoa dela esan dezaket eta hori da gehien gorrotatzen dudana, berandu heltzea.
Azkarra da eta pertsonak berehala igartzeko erraztasuna dauka. Sentibera dela esan dezaket, beraz, triste dagoenean besarkada bat behar duen horietakoa da.
Nahiz eta askotan hotza izan, gutxien espero duzunean besarkada edota maitasun keinuak azaltzen ditu.
Azkenik, Maria xelebrea dela esan dezaket, guztietarako baitu esaldi edo komentario barregarriren bat. Beraz, oso ondo pasatzen dut berarekin eta gure izaerak ezberdinak direnez, bien artean harreman ona mantentzea erraza egiten zaigu.