PANTXINETA
Pantxineta, Euskal Herriko ohiko postre bat da.
Hasteko bere osagaiak honako hauek dira:
- Hostopil base bat
- 50 gramu almendra
- Azukrea
- Arrautz irabiatu bat
Ondoren, krema egiteko beste osagai hauek erabiltzen dira:
- 250ml esne
- 250ml nata likido
- 2 arrautzen gorringoak
- 100 gramu azukre
- Bainilladun esentzia
- Bi koilarakada maicena (arto-irina)
PRESTAKUNTZA
Lehenik eta behin, krema prestatzen da.
Ontzi batean, esnea irakiten jarriko dugu, nata, azukre eta bainillarekin batera. Bowl antzeko batean, maicena disolbatuko dugu lehen gordetako esne pixka batekin nahastuz. Ondoren, arrautzaren gorringoak iada irabiatuta egongo direnak, gehituko dizkiogu.
Sutan dagoen nahasketa hau irakiten asten denean, erretiratu eta beste maicena piskatxo bat botako diogu eta berriro, sutan ezarriko dugu nahasketa hau su minimoan. Oso garrantzitsua da denbora guzti hontan nahasten egotea lodi ezarri arte. Sutatik kendu eta gurin koilarakada bat botako diogu nolabaiteko aroma emango diolako.
Krema hozten utziko dugu, tapaturik.
Hostopileko masa bi zirkuluetan zatituko dugu. Paper sulfurizatu moduko orri bat labeko erretiluaren gainean ezarriko dugu eta irin piska bat botako diogu. Hostopil masa horren zirkulu bat hartu eta lehen sortu dugun krema botako diogu. Ondoren, beste zirkulua gainean jarriko dugu aldeak nolabait estutuz ondo gera dadin.
Sardexka batekin oso ondo zulatuko dugu masa, gero labean ez esplotatzeko.
Ondoren, arrautz bat irabiatuko dugu eta pintzel moduko batekin, masaren gainekoa bustiko dugu.
Azkeneko pausoa, almendrak botatzea da eta labean sartzea hostopilak bere kolorea hartu arte.
No hay comentarios:
Publicar un comentario