viernes, 30 de diciembre de 2011

JANZKERA MOTA EZBERDINNAK

JANZKERA MOTA EZBERDINAK

Klasera joateko, festa batera irteteko edota kirola egiteko arropa ezberdina erabiltzen dut.

Klasera joaten naizenean, erosoa den arropa janzten dut. Esaterako, udaran galtxamotxak eta tirantedun kamisetak eramaten ditut maiz, beroa dela eta. Aldiz, neguan, hotz handia egiten duenean, tirantedun atorrabarnekoa janzten dut. Honekin batera, praka eroso batzuk, bufandak eta berokiak dira gehien erabiltzen ditudanak klasera joateko. Elurra eginez gero, kapela ezberdinak eta eskularruak erabiltzea gogoko dut. Oinei dagokionez, botak edota zapatilak jartzen ditut klasera joateko erosoenak iruditzen zaizkidalako. Berandu iristera noanean, ohitura handia daukat jertsea edota kamiseta atzekoz aurrera jartzeko nahiz eta ez konturatu. Neguan, kolore iluneko arropa eramaten dut, nahiz eta kolore biziko arropa gehiago gogoko.

Oporretan, loredun eta kolore biziko arropa eramatea gogoko dut. Soinekoak dira gehien erabiltzen ditudanak nahiz eta galtxamotxak eta tirantedun kamisetak ere. Udaran gaudenez, oso gutxitan jartzen ditut galtzetinak, sandaliak eramaten baititut. Hondartzara edota igerilekura joaten naizenean, niretzat erosoena den soinekoa jartzea gustatzen zait, askotan kendu eta jarri behar dudalako. Soinekoaren azpian, bikinia jartzen dut ez baititut bainujantziak gustuko. Udaran beti erabiltzen ditut betaurrekoak, eguzkiak enbarazu egiten didalako. Gauetan, lagunekin irteterakoan, gehiago apaintzea gustatzen zait. Esaterako, alkandorak edota sandalia takoidunak beztitzea gustatzen zait, apainago sentitzen naizelako.

Azkenik, kirola egiterako orduan janzten dudan arropak ez du zerikusik lehen aipatutako estiloekin. “Funky” dantzatzera joaten naizenean, elastikoak erabiltzen ditut. Oinetakoei dagokionez, estilo hau dantzatzeko bereziak diren elastikodun zapatila beltzak ipintzen ditut eta luzeak diren koloredun kamisetak. Aldiz, korrika egitera joaten naizenean, txandala eta kirol oinetakoak janzten ditut. Azkenik, jarduera hauek amaitu ostean, kirol-jertse bat beztitzen dut ohitura gisa.  






No hay comentarios:

Publicar un comentario