viernes, 30 de diciembre de 2011

OMEN TESTUAK 27/10/11

NIRI PASA ZAIDANARI BURUZKO NARRAZIOA

Txikia nintzenean, Tolosako Laskorain Ikastolak eta Lizarra Ikastolak hainbat udaleku antolantzen zituzten batera. Lekeitio, Garde eta Urbasako irteerak alegia. Udaran antolatzen zituzten eta beraz, Lizarrako jendearekin oso harreman estua neukan. Urtero, zoroa bezala egoten nintzen udara iristeko gogoa neukalako haiek berriro ikusteko. Urtean zehar, udara baitzen momentu bakarra beraiei ikusteko aukera nuena.

Oso oroitzapen polita daukat udaleku hauetaz. Nire lehenengo irteera Lekeitio izan zen eta beraz, lehenengo urtea zen Lizarrako jendea ezagutzen nuena eta beraiekin harremanetan jartzen nintzena. Bertan, Marta Moreno ezagutu nuen, eta lehenengo momentutik oso harreman estua mantendu genuen. Ekintza asko batea egiten genituen eta hamar egunak elkarrekin igarotzen genituen. Azkeneko egunak iristen zirenean, izugarrizko penarekin egoten ginen bata bestearengandik aldendu behar ginelako. Agurtzeko unea iristen zenean, hurrengo udara noiz iritsiko zen zai egoten ginen.

Urtean zehar gutunak elkar idazten genituen eta behintzat bata bestearen berri izaten genuen. Horrela urtero. Nire bigarren udalekua Gardera joan nintzenekoa izan zen, eta bertan ere, Marta eta bere lagunekin ibili nintzen hamar egunetan. Elkarrekin igaro genuen azkeneko udalekua izan zen, Urbasako udalekuetara ez baitzen etorri. Momentu hortatik aurrera, uste nuen ez nuela bere berririk izango. Jada ez genituen gutunak elkarbanatzen eta ez genekien ezer ere ez bata besteari buruz.

Harrigarria bada ere, lau urte pasa dira elkar ikusten ez ginela aurtengo urtera arte. Unibertsitatera iritsi nintzen lehenengo egunean, bere oso antzekoa zen neska bat ikusi nuen baina ez zitzaiten burutik pasa bera izango zenik.
Berak ezagutu ninduen eta niregana etorri zen agurtzera. Harriturik geratu ginen biak gela berean eta gainera lau urte pasa ondoren berriro ikusteak.

Gure patua berriz elkar ikustea zen eta begira nola suertatu diren gauzak non berriro elkarrekin denbora luze bat igaroko dugun.   




  

No hay comentarios:

Publicar un comentario