NIRE IZAERA
Bakoitzaren izaera deskribatzea oso zaila dela uste dut.
Nire kasuan, pertsona adeitsua naizela esan dezaket eta momentu jakinetan modu egoki batez erreakzionatzea lortzen dut nahiz eta askotan zaila izan. Oso maitekorra naiz, besarkadak edota keinu maitekorrak ematea eta jasotzea gogoko dut.
Ikasketei dagokionez, nahiko langilea naizela esan dezaket, jarduerak edota lanak ongi egitea gustatzen zaion horietakoa.
Ez naiz pertsona harroputza, nahiz eta jende askok esan lehenengo inpresioan horrelakoa antzematen dudala. Oso arduratsua naiz gauza guztiak egiterako garaian, baina baita jarduera batetik deskonektatzeko erraztasuna daukadala esan dezaket. Honetaz gain, gauzak bere lekuan egotea gustatzen zait, ondorioz, pertsona garbia naizela esan dezaket, baina ez naiz batere maniatikoa.
Lagun artean, nire puntu txoroa daukadala esan dezaket, baina beti ere, konfiantza puntu bat izan arte. Oso burugogorra naiz eta hori akats bat izan daiteke aspektu jakin batzuetarako. Urduritasuna nire beste akatsetako bat da, ez baitakit oso ongi bideratzen eta askotan momentu txarrak pasatzera eraman nau. Nire akats nagusiena oso sentibera naizela da eta askotan inozoa. Normalean, pertsona guztiengan konfiantzen dut eta askotan pertsona bat nolakoa den konturatzen zara desilusio handi bat hartuz.
Ez naiz batere isila, hitz egitea asko gogoko dut nahiz eta hitz egiten ari garen gaia ergelkeri hutsa izan. Argia naiz, gauzak aurpegira esatea gustatzen zaion horietakoa, ez atzetik salatari gisa aritzen diren horietakoak bezala.
Momentu jakin batzuetan bakarrik egotea gustatzen zait. Logelara joan, musika jarri eta ohean etzatea nire pentsamenduetan murgilduta nagoen bitartean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario