viernes, 30 de diciembre de 2011

OMEN TESTUAK 27/10/11

LAGUN BATZUEI PASA ZAIONARI BURUZKO NARRAZIOA

Aurtengo udaran nire lagun batzuk Europako hainbat herrialde ezagutzera joan omen ziren. Berna, Suitza, Praga, Paris, Holada eta Munich-era hain zuzen ere.

Bidaia hasi aurretik, hainbat arau bete behar omen zituzten. Ez omen zuten inor haien arduraduna izan zitekeenik. Autobusean egin omen zuten bidaia eta azken finean, arduraduna autobuseko gidaria omen zen. Ondorioz, bidaia hasi aurretik, hainbat bilera egin omen zituzten arauak finkatzeko. Gidariak ordu finko bat ezartzen bazuen, ordu hortan gazte guztiak bildu behar omen zuten, bestela gidaria joan egingo zelako.

Bertan, jende asko ezagutu omen zuten eta horrekin batera bizitzeko beste modu batzuk. Autobusean egin omen zituzten bidaiak. Lotara joateko unea iristen zenean, literak ezartzen omen zituzten, horrela bidaian lo egiten omen  zuten. Beraiek esan zidatenez, denbora asko pasatzen omen zuten autobusean, baina finkatutako herrialdeetara joaten zirenean, egun guztia pasatzen omen zuten bertan, ondorioz, eguna izugarri aprobetxatzen omen zuten, Turismoa eginez. Otorduei dagokionez, Tolosatik janaria eman omen zuten bertan sukaldatzeko. Janariaz gain, kanpin gasa, lapikoak, zartaginak, eta sukaldatzeko beste hainbat elementu eman omen zituzten. Dutxatzeko garaia iristen zenean, leku publikoetara jotzen omen zuten. Esaterako, pistinetara. Sarrera ordaintzen zuten, eta denbora aprobetxatu ondoren, joateko unea iristen zenean, dutxatzera joaten ziren.

Jende asko ezagutu omen zuten eta beraiekin denbora asko igarotzen omen zuten. Esperientzia oso onak izan omen zituzten herrialde guztietan, Praga bisitatzera joan ziren arte. Goizean ailegatu ziren Pragara. Gauean Holanda aldera abiatuko ziren, eta hortaz, gaueko 21.00etan autobusa geratu zen lekuan egon behar omen zuten guztiak. Metroz bidaiatzen omen ziren leku guztietara. Arratsalde osoa leku ezberdinak bisitatzen aritu zirenez, denbora oso azkar pasa omen zitzaien. Metroa hartu eta autobusa zegoen lekura joaten ari zirela pentsatu omen zuten baina beste direkzio bat hartu omen zuten. Ondorioz, metrotik jaitsi eta beste metro bat hartu behar izan omen zuten autobuserantz joateko. Presaka zebiltzanez, ez omen zuten metroko biletea erosi. Desgraziz, harrapatu egin omen zituzten eta hogei eta hamar euro ordaindu behar izan omen zituzten isun gisa. Dirua gutxienekoa izan omen zen, beraiek esan zidatenez, izugarrizko sustoa hartu omen zuten ikaragarrizko amenazak jaso zituztelako. Azkenik, denboraz justu ibili omen ziren autobusa hartzeko, baina harrigarria bada ere, bederatziak bost gutxietan ailegatu omen ziren.

Txunditurik geratu omen ziren Pragan gertatu zitzaienarekin. Disgustua pasa zitzaienean, humorez kontatu ziguten lagun guztiei.






No hay comentarios:

Publicar un comentario