Hitz-ordena ariketak 1
1.- Piarresek esnea edan du. Neutroa da.
S O A
· Galdera oroko baten erantzuna da.
· Esnea markatua da, esaten den moduaren arabera. Galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Piarresek mintzagai hanpatua izango da.
2.- Piarresek esnea edan du gaur goizean. Neutroa da.
S O A O
· Galdera orokor baten erantzuna da.
· Esnea galdegaia da, esaten den moduaren arabera. Galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Piarresek mintzagai hanpatua izango da eta gaur goizean mintzagai ez hanpatua.
3.- Piarresek edan egin du. Neutroa da.
S A
· Egin daukagunez, aditza bera (edan) galdegaia bera da. Kasu honetan, Piarresek mintzagai hanpatua izango da.
4.- Patxi etorri da. Neutroa da.
S A
· Galdera orokor baten erantzuna da.
· Patxi markatua da, esaten den moduaren arabera. Galdegaia da eta aditzaren aurrean doa.
5.- Patxi goizean etorri da. Neutroa da.
S O A
· Galdera orokor baten erantzuna da.
· Goizean markatua da, esaten den moduaren arabera. Galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan Patxi mintzagai hanpatua izango da.
6.- Auto berria hortxe erosi dut. Markatua da.
O O A
· Hortxe galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Auto berria mintzagai hanpatua izango da.
7.- Badator laguna. Markatua da.
A S
· Ba galdegaia da, aditzaren baiezkotasuna adierazten duena eta subjektua atzean doa. Kasu honetan, laguna mintzagai ez hanpatua izango da.
8.- Haizea bada. Markatua da.
S A
· Ba galdegaia da, aditzaren baiezkotasuna adierazten duena eta subjektua aurrean doa. Kasu honetan Haizea mintzagai hanpatua izango da.
9.- Nik ordea badakit. Markatua da. S O A
· Ba galdegaia da, aditzaren baiezkotasuna adierazten duena eta subjektua aurrean doa. Kasu honetan, Nik ordea mintzagai hanpatua izango da.
10.- (Zuk)Asko dakizu. Neutroa da.
S O A
· Galdera orokor baten erantzuna da.
· Asko markatua da, esaten den moduaren arabera. Galdegaia da eta aditzaren aurrean doa.
11.- Jan, ongi jaten du. Neutroa da.
S O A
· Galdera orokor baten erantzuna da.
· Ongi markatua da, esaten den moduaren arabera. Galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Jan mintzagai hanpatua izango da.
12.- Ama ohera joan da. Neutroa da.
S O A
· Galdera orokor baten erantzuna da.
· Ohera markatua da, esaten den moduaren arabera. Galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Ama galdegai hanpatua izango da.
13.- Ama joan da ohera. Neutroa da.
S A O
· Galdera orokor baten erantzuna da.
· Ama markatua da, esaten den moduaren arabera. Galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, ohera mintzagai ez hanpatua izango da.
14.- Ama laster joanen da ohera. Neutroa da, laster moduzkoa bezala hartzen badugu.
S O A O
· Galdera orokor baten erantzuna da.
· Laster markatua da, esaten den moduaren arabera. Galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Ama mintzagai hanpatua izango da eta ohera mintzagai ez hanpatua.
15.- Mikelek esan du hori. Markatua da.
S A O
· Mikelek galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, hori mintzagai ez hanpatua izango da.
16.- Iturginari autoa auzoak lapurtu zion. Markatua da.
O O S A
· Auzoak galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Iturginari autoa mintzagai hanpatua izango da.
17.- Zuek dendan ogia eta esnea erosi duzue. Neutroa da.
S O O A
· Galdera orokor baten erantzuna da.
· Ogia eta esnea markatua da, esaten den moduaren arabera. Galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan Zuek denden mintzagai hanpatua izango da.
18.- Joan den astean, Donostian, udaltzainek manifestaldi bat egin omen zuten. Neutroa.
O O S O A
· Galdera orokor baten erantzuna da.
· Manifestaldi bat markatu da, esaten den moduaren arabera. Galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Joan den astean, Donostian, udaltzainek mintzagai hanpatua izango da.
19.- Nik utzi ditut muxika horiek mahai gainean. Markatua da.
S A O O
· Nik galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, muxika horiek mahai gainean mintzagai ez hanpatua izango da.
20.- Arratsalde hartan, guri, Mikel etorri zitzaigun. Markatua da.
O O S A
· Mikel galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Arratsalde hartan guri mintzagai hanpatua izango da.
21.- Nik atzo arratsaldean bi garagardo hotz edan nituen. Neutroa da.
S O O A
· Galdera orokor baten erantzuna da.
· Bi garagardo hotz markatua da, esaten den moduaren arabera. Galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Nik atzo arratsaldean mintzagai hanpatua izango da.
22.- Guk ongi azken azterketa egin dugu. Neutroa da.
S O O A
· Galdera orokor baten erantzuna da.
· Azken azterketa markatua da, esaten den moduaren arabera. Galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Guk ongi mintzagai hanpatua izango da.
23.- Igandean Federeri Nadalek irabazi zion. Markatua da.
O O S A
· Nadalek galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Igandean Federeri mintzagai hanpatua izango da.
24.- Osabak eskularru beltzak izebarentzat erosi ditu. Markatua da.
S O O A
· Izebarentzat galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, osabak eskularru beltzak mintzagai hanpatua izango da.
Hitz-ordena ariketak 2
1.- Eneko, goiz, larunbatetan jaikitzen da. Markatua da.
S O O A
· Larunbatetan galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Eneko goiz mintzagai hanpatua izango da.
2.- Gure adiskide hura hantxe bizi da. Markatua da.
S O A
· Hantxe galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Gure adiskide hura mintzagai hanpatua izango da.
3.- Telebista ongi atzo egon zen. Markatua da.
S O O A
· Atzo galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, telebista ongi mintzagai hanpatua izango da.
4.- Ezagun horiei nik utzi diet dirua. Markatua da .
S O A O
· Nik galdegaia da eta markatua agertuko da esaten den moduaren arabera. Kasu honetan, Ezagun horiek mintzagai hanpatua izango da eta dirua mintzagai ez hanpatua.
5.- Lasterka Oihana etorri zen atzo. Markatua da.
O S A O
· Oihana galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Lasterka mintzagai hanpatua izango da eta atzo mintzagai ez hanpatua.
6.- Haren lehengusinak Donostian Psikologia ikasi du. Neutroa da.
S O O A
· Galdera orokor baten erantzuna da.
· Psikologia markatua da esaten den moduaren arabera. Galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Haren lehengusinak Donostian mintzagai hanpatua izango da.
7.- Mikelek, jakin, badaki. Markatua da.
S A
· Ba galdegaia da eta aditzaren baiezkotasuna adierazten du. Kasu honetan, Mikelek jakin mintzagai hanpatua izango da.
8.- Jakin, badaki Mikelek. Markatua da.
A S
· Ba galdegaia da eta aditzaren baiezkotasuna adierazten du. Kasu honetan, jakin mintzagai hanpatua izango da eta Mikelek mintzagai ez hanpatua.
9.- Untzizu anitzetan nahasi egiten zen. Neutroa da.
S O A
· Egin azaltzen denez, aditza bera (nahasi ) galdegaia izango da. Kasu honetan, Untzizu mintzagai hanpatua izango da.
10.- Untzizu anitzetan nahasten zen. Neutroa da.
S O A
· Galdera orokor baten erantzuna. · Anitzetan galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Untzizu mintzagai hanpatua izango da.
11.- Pello, apez, Etxalarren egon zen garai hartan. Markatua da.
S O O A O
· Etxalarren galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Pello apez mintzagai hanpatua izango da eta garai hartan mintzagai ez hanpatua.
12.- Izorraturik gizon hura zegoen. Markatua da.
O S A
· Gizon hura galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, izorraturik mintzagai hanpatua izango da.
13.- Anek ahizparendako erosi ditu Layanako pastak. Markatua da.
S O A O
· Ahizparendako galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Anek mintzagai hanpatua izango da eta Layanako pastak mintzagai ez hanpatua.
14.- Aingeru Epaltzak Bezperaren Bezpera idatzi du orain. Neutroa da.
S O A O
· Galdera orokor baten erantzuna da.
· Bezperaren Bezpera markatua da, esaten den moduaren arabera. Galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Aingeru Epaltzak mintzagai hanpatua izango da eta orain mintzagai ez hanpatua.
15.- Ordenagailuz gauza asko egin daitezke gaur egun. Neutroa da.
O O A O
· Galdera orokor baten erantzuna.
· Asko galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Ordenagailuz mintzagai hanpatua izango da eta gaur egun mintzagai ez hanpatua.
16.- Gai horiek aise ikas daitezke. Neutroa da.
S O A
· Galdera orokor baten erantzuna da.
· Aise markatua da, esaten den moduaren arabera. Galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Gai horiek mintzagai hanpatua izango da.
17.- (Haiek) Nekez Edortak erositako lekak egosten ziren. Neutroa da.
S O O A
· Galdera orokor baten erantzuna da.
· Lekak markatua da, esaten den moduaren arabera. Galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Nekez Edortak erositako mintzagai hanpatua izango da.
18.- Renaultek orain bost urteko mundu txapelketa irabazi zuen. Neutroa da.
S O O A
· Galdera orokor baten erantzuna da.
· Mundu txapelketa markatua da, esaten den moduaren arabera. Galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Renaultek orain bost urteko mintzagai hanpatua izango da.
19.- Mtez. Irujori eskuan ebakuntza egin diote. Neutroa da.
S O O O A
· Ebakuntza markatua da, esten den moduaren arabera. Galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Mtez. Irujori eskuan mintzagai hanpatua izango da.
20.- (Haiek) Haren azken lana apaingarritako egongelan ezarri dute. Markatua da.
S O O O A
· Apaingarrietako egongelan galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Haren azken lana mintzagai hanpatua izango da.
Hitz-ordena ariketak 3
1.1.- Mikelek atzo esnea edan zuen. Neutroa da.
S O O A
· Galdera orokor baten erantzuna
· Esnea markatua da, esaten den moduaren arabera. Galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan atzo, mintzagai anpatua da.
1.2.- Mutiko hark euskaraz ongi zekien. Neutroa da.
S O O A
· Galdera orokor baten erantzuna
· Ongi markatua da esaten den moduaren arabera. Galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Euskaraz mintzagai anpatua da.
1.3.- Mutiko hark ongi euskaraz zekien. Neutroa da.
S O O A
· Galdera orokor baten erantzuna
· Euskaraz, markatua da esaten den moduaren arabera. Galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Ongi mintzagai anpatua da.
1.4.- Nik hura banekien. Neutroa da.
S O A
· Galdera orokor baten erantzuna
· Hura, markatua da esaten den moduaren arabera. Galdegaia kasu honetan, aditzaren baiezkotasuna adierazten du.
1.5.- Aitatxi erori egin da. Neutroa da.
S O A
· Galdera orokor baten erantzuna.
· Egin dakigunez, aditza bera galdetzailea da. Erori, mintzagai anpatua da.
1.6.- Madrilgoek Haritz pozik ikasketaburu izendatu dute. Markatua da.
S S O O A
· Ikasketaburu Galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, mintzagai anpatua pozik izango da.
1.7.- Gerrillarien burua Ruandako armadak harrapatu du. Markatua da.
S O O A
· Armadak galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Ruandako mintzagai anpatua izango da.
1.8.- Anek oinetako berriak ahizparendako erosi ditu. Markatua da.
S O O O A
· Ahizparendako kasu honetan galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Berriak mintzagai anpatua izango da.
1.9.- Liburuaz gustura mintzatu ginen atzo hitzaldian. Markatua da.
S O A O O
· Gustura galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, liburuaz mintzagai anpatua da eta Atzo mintzagai ez anpatua izango da.
1.10.- Gu, atzo, hitzaldian, gustura liburuaz mintzatu ginen. Markatua da.
· Liburuaz, galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, hitzaldian mintzagai anpatua izango da.
1.11.- Ainarak goxokiak bere lagunarendako erosi ditu. Markatua da.
S O O A
· Lagunarendako galdegaia izango da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan goxokiak mintzagai anpatua izango da.
1.12.- Gure aita zenak ahal zuen guztietan antxumekia jaten zuen.
1.13.- Mikelen adiskidea gustorena zinegotzi egon zen Aritzun. Markatua.
S O O A O
· Zinegotzi galdegaia izango da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan gustorena mintzagai anpatua. Aritzun mintzagia ez anpatua.
1.14.- Horrek euskara ederki daki. Neutroa
S O O A
· Galdera orokor baten erantzuna.
· Ederki galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan euskara mintzagai anpatua izango da.
1.15.- Haiek euskara bazekiten, jakin. Markatua
S O A A
· Kasu honetan galdegaia bazekiten da eta aditzaren baiezkotasuna adierazten du.
1.16.- Nerea gelditu da etxean. Markatua
S A O
· Kasu honetan, galdegaia nerea da eta aditzaren aurrean doa. Etxean mintzagai ez anpatua izango da.
1.17.- Erositako liburuak, Pellok Mireni utzi zikion atzo. Markatua
O S S A O
· Mireni galdegaia izango da eta aditzaren aurrean doa. Pellok mintzagai anpatua izango da eta atzo mintzagai ez anpatua.
1.18.- Zuek ongi lehengo urteko lana egin zenuten. Markatua
· Lana galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, urteko mintzagai anpatua izango da.
1.19.- Maindirea garbigailuan urratu zitzaion amari. Markatua
S O A O
· Garbigailuan galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, maindirea mintzagai anpatua da eta Amari mintzagai ez anpatua.
1.20.- Ikasleek errektoreordeari irakasle haren jokaera okerra azaldu zioten. Markatua
· Okerra galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, jokaera mintzagai anpatua izango da.
1.21.- Jon kalean erori egin da. Markatua
S O O A
· Kalean galdegaia da, eta non galderari erantzuten dio. Kasu honetan, Jon mintzagai anpatua da.
1.22.- Haiek dirua, ekarri, bazekarten. Markatua
S O A A
· Kasu honetan galdegaia bazekarten da eta aditzaren baiezkotasuna adierazten du.
1.23.- Gu mintzatzen gara euskaraz holako lekuetan. Markatua
· Gu galdegaia da eta aditzaren aurrean doa.
1.24.- Dirua galdu zuen Mikelek atzo. Markatua
O A S O
· Dirua galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Mikelek mintzagai ez anpatua da.
1.25.- Osasunak aise partidak galtzen ditu. Neutroa
S O A
· Galdera orokor baten erantzuna.
· Partidak galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, aise mintzagai anpatua da.
1.26.- Xalak Titini Donostiako Galarragan irabazi zion partida igandean. Markatua
Galarragan galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Donostiako mintzagai anpatua izango da eta Partida mintzagai ez anpatua.
1.27.- Usakumea, ongi, Amaiurko Mendialdea jatetxean egiten dute. Markatua
· Jatetxean galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Mendialdea mintzagai anpatua izango da.
1.28.- Hizkuntza zaila alemana iruditzen zitzaion mutil hari. Markatua
· Alemana galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Zaila mintzagai anpatua izango da eta Mutil mintzagai ez anpatua.
1.29.- Mutikoek lanak irakasleari aurkeztu dizkiote arestian. Markatua
· Irakasleari galdegaia izango da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, lanak mintzagai anpatua izango da eta Arestian mintzagai ez anpatua.
1.30.- Lehengo eguneko hitzaldian nahasi egin nintzen ni. Markatua
· Nahasi galdegaia izango da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Hitzaldian mintzagai anpatua izango da eta ni mintzagai ez anpatua.