viernes, 30 de diciembre de 2011

HITZORDENA 10/11/11

Hitz-ordena ariketak 1

1.- Piarresek esnea edan du. Neutroa da.
         S             O         A
·         Galdera oroko baten erantzuna da.
·         Esnea markatua da, esaten den moduaren arabera. Galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Piarresek mintzagai hanpatua izango da.

2.- Piarresek esnea edan du gaur goizean. Neutroa da.
          S             O          A          O
·         Galdera orokor baten erantzuna da.
·         Esnea galdegaia da, esaten den moduaren arabera. Galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Piarresek mintzagai hanpatua izango da eta gaur goizean mintzagai ez hanpatua.

3.- Piarresek edan egin du. Neutroa da.
           S                A 
·         Egin daukagunez, aditza bera (edan) galdegaia bera da. Kasu honetan, Piarresek mintzagai hanpatua izango da.

4.- Patxi etorri da. Neutroa da.
         S           A
·         Galdera orokor baten erantzuna da.
·         Patxi markatua da, esaten den moduaren arabera. Galdegaia da eta aditzaren aurrean doa.

5.- Patxi goizean etorri da. Neutroa da.
         S         O             A
·         Galdera orokor baten erantzuna da.
·         Goizean markatua da, esaten den moduaren arabera. Galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan Patxi mintzagai hanpatua izango da.

6.- Auto berria hortxe erosi dut. Markatua da.
             O             O            A
·         Hortxe galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Auto berria mintzagai hanpatua izango da.

7.- Badator laguna. Markatua da.
           A         S
·         Ba galdegaia da, aditzaren baiezkotasuna adierazten duena eta subjektua atzean doa. Kasu honetan, laguna mintzagai ez hanpatua izango da.

8.- Haizea bada. Markatua da.
        S          A
·         Ba galdegaia da, aditzaren baiezkotasuna adierazten duena eta subjektua aurrean doa. Kasu honetan Haizea mintzagai hanpatua izango da.

9.- Nik ordea badakit. Markatua da.
       S      O        A
·         Ba galdegaia da, aditzaren baiezkotasuna adierazten duena eta subjektua aurrean doa. Kasu honetan, Nik ordea mintzagai hanpatua izango da.

10.- (Zuk)Asko dakizu. Neutroa da.
           S     O         A
·         Galdera orokor baten erantzuna da.
·         Asko markatua da, esaten den moduaren arabera. Galdegaia da eta aditzaren aurrean doa.
   
11.- Jan, ongi jaten du. Neutroa da.
         S      O         A
·         Galdera orokor baten erantzuna da.
·         Ongi markatua da, esaten den moduaren arabera. Galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Jan mintzagai hanpatua izango da.

12.- Ama ohera joan da. Neutroa da.
          S        O         A
·         Galdera orokor baten erantzuna da.
·         Ohera markatua da, esaten den moduaren arabera. Galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Ama galdegai hanpatua izango da.

13.- Ama joan da ohera. Neutroa da.
          S         A        O
·         Galdera orokor baten erantzuna da.
·         Ama markatua da, esaten den moduaren arabera. Galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, ohera mintzagai ez hanpatua izango da.

14.- Ama laster joanen da ohera. Neutroa da, laster moduzkoa bezala hartzen badugu.
         S        O           A          O
·         Galdera orokor baten erantzuna da.
·         Laster markatua da, esaten den moduaren arabera. Galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Ama mintzagai hanpatua izango da eta ohera mintzagai ez hanpatua.

15.- Mikelek esan du hori. Markatua da.
            S              A      O
·         Mikelek galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, hori mintzagai ez hanpatua izango da.




16.- Iturginari autoa auzoak lapurtu zion. Markatua da.
            O           O         S             A
·         Auzoak galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Iturginari autoa mintzagai hanpatua izango da.




17.- Zuek dendan ogia eta esnea erosi duzue. Neutroa da.
          S         O               O                   A
·         Galdera orokor baten erantzuna da.
·         Ogia eta esnea markatua da, esaten den moduaren arabera. Galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan Zuek denden mintzagai hanpatua izango da.

18.- Joan den astean, Donostian, udaltzainek manifestaldi bat egin omen zuten. Neutroa.
                 O                     O                S                             O                  A
·         Galdera orokor baten erantzuna da.
·         Manifestaldi bat markatu da, esaten den moduaren arabera. Galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Joan den astean, Donostian, udaltzainek mintzagai hanpatua izango da.

19.- Nik utzi ditut muxika horiek mahai gainean. Markatua da.
         S         A                O                    O
·         Nik galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, muxika horiek mahai gainean mintzagai ez hanpatua izango da.

20.- Arratsalde hartan, guri, Mikel etorri zitzaigun. Markatua da.
                      O              O        S               A
·         Mikel galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Arratsalde hartan guri mintzagai hanpatua izango da.

21.- Nik atzo arratsaldean bi garagardo hotz edan nituen. Neutroa da.
         S           O                              O                    A
·         Galdera orokor baten erantzuna da.
·         Bi garagardo hotz markatua da, esaten den moduaren arabera. Galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Nik atzo arratsaldean mintzagai hanpatua izango da.

22.- Guk ongi azken azterketa egin dugu. Neutroa da.
         S      O            O                     A
·         Galdera orokor baten erantzuna da.
·         Azken azterketa markatua da, esaten den moduaren arabera. Galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Guk ongi mintzagai hanpatua izango da.

23.- Igandean Federeri Nadalek irabazi zion. Markatua da.
            O             O            S               A
·         Nadalek galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Igandean Federeri mintzagai hanpatua izango da.

24.- Osabak eskularru beltzak izebarentzat erosi ditu. Markatua da.
           S                     O                    O                 A
·         Izebarentzat galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, osabak eskularru beltzak mintzagai hanpatua izango da.

                        Hitz-ordena ariketak 2


1.- Eneko, goiz, larunbatetan jaikitzen da. Markatua da.
         S         O           O                  A

·         Larunbatetan galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Eneko goiz mintzagai hanpatua izango da.

2.- Gure adiskide hura hantxe bizi da. Markatua da.
                  S                    O         A

·         Hantxe galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Gure adiskide hura mintzagai hanpatua izango da.

3.- Telebista ongi atzo egon zen. Markatua da.
          S           O     O         A

·         Atzo galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, telebista ongi mintzagai hanpatua izango da.

4.- Ezagun horiei nik utzi diet dirua. Markatua da .
               S             O       A         O

·         Nik galdegaia da eta markatua agertuko da esaten den moduaren arabera. Kasu honetan, Ezagun horiek mintzagai hanpatua izango da eta dirua mintzagai ez hanpatua.

5.- Lasterka Oihana etorri zen atzo. Markatua da.
           O           S            A          O

·         Oihana galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Lasterka mintzagai hanpatua izango da eta atzo mintzagai ez hanpatua.

6.- Haren lehengusinak Donostian Psikologia ikasi du. Neutroa da.
              S                            O               O             A
·         Galdera orokor baten erantzuna da.
·         Psikologia markatua da esaten den moduaren arabera. Galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Haren lehengusinak Donostian mintzagai hanpatua izango da.

7.- Mikelek, jakin, badaki. Markatua da.
           S                A

·         Ba galdegaia da eta aditzaren baiezkotasuna adierazten du. Kasu honetan, Mikelek jakin mintzagai hanpatua izango da.




8.- Jakin, badaki Mikelek. Markatua da.
              A           S

·         Ba galdegaia da eta aditzaren baiezkotasuna adierazten du. Kasu honetan, jakin mintzagai hanpatua izango da eta Mikelek mintzagai ez hanpatua.

9.- Untzizu anitzetan nahasi egiten zen. Neutroa da.
         S             O                    A

·         Egin azaltzen denez, aditza bera (nahasi ) galdegaia izango da. Kasu honetan, Untzizu mintzagai hanpatua izango da.

10.- Untzizu anitzetan nahasten zen. Neutroa da.
            S            O                A
·         Galdera orokor baten erantzuna.
·         Anitzetan galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Untzizu mintzagai hanpatua izango da.

11.- Pello, apez, Etxalarren egon zen garai hartan. Markatua da.
          S        O           O              A              O

·         Etxalarren galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Pello apez mintzagai hanpatua izango da eta garai hartan mintzagai ez hanpatua.

12.- Izorraturik gizon hura zegoen. Markatua da.
             O                 S             A

·         Gizon hura galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, izorraturik mintzagai hanpatua izango da.

13.- Anek ahizparendako erosi ditu Layanako pastak. Markatua da.
           S               O                 A                    O

·         Ahizparendako galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Anek mintzagai hanpatua izango da eta Layanako pastak mintzagai ez hanpatua.

14.- Aingeru Epaltzak Bezperaren Bezpera idatzi du orain. Neutroa da.
                    S                                O                     A        O

·         Galdera orokor baten erantzuna da.
·         Bezperaren Bezpera markatua da, esaten den moduaren arabera. Galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Aingeru Epaltzak mintzagai hanpatua izango da eta orain mintzagai ez hanpatua.



15.- Ordenagailuz gauza asko egin daitezke gaur egun. Neutroa da.
                 O                  O               A                   O
·         Galdera orokor baten erantzuna.
·         Asko galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Ordenagailuz mintzagai hanpatua izango da eta gaur egun mintzagai ez hanpatua.


16.- Gai horiek aise ikas daitezke. Neutroa da.
              S           O           A

·         Galdera orokor baten erantzuna da.
·         Aise markatua da, esaten den moduaren arabera. Galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Gai horiek mintzagai hanpatua izango da.

17.-  (Haiek) Nekez Edortak erositako lekak egosten ziren. Neutroa da.
              S         O                     O                              A

·         Galdera orokor baten erantzuna da.
·         Lekak markatua da, esaten den moduaren arabera. Galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Nekez Edortak erositako  mintzagai hanpatua izango da.
               

18.- Renaultek orain bost urteko mundu txapelketa irabazi zuen. Neutroa da.
              S                  O                              O                       A

·         Galdera orokor baten erantzuna da.
·         Mundu txapelketa markatua da, esaten den moduaren arabera. Galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Renaultek orain bost urteko mintzagai hanpatua izango da.

19.- Mtez. Irujori eskuan ebakuntza egin diote. Neutroa da.
          S          O         O            O             A

·         Ebakuntza markatua da, esten den moduaren arabera. Galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Mtez. Irujori eskuan mintzagai hanpatua izango da.

20.- (Haiek) Haren azken lana apaingarritako egongelan ezarri dute. Markatua da.
           S            O           O                          O                            A

·         Apaingarrietako egongelan galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Haren azken lana mintzagai hanpatua izango da.

            Hitz-ordena ariketak 3

         1.1.- Mikelek atzo esnea edan zuen.  Neutroa da.
              S      O         O      A
·         Galdera orokor baten erantzuna
·      Esnea markatua da, esaten den moduaren arabera. Galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan atzo, mintzagai anpatua da.
         1.2.- Mutiko hark euskaraz ongi zekien. Neutroa da.
             S              O        O       A
·         Galdera orokor baten erantzuna
·         Ongi markatua da esaten den moduaren arabera. Galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Euskaraz mintzagai anpatua da.
         1.3.- Mutiko hark ongi euskaraz zekien. Neutroa da.
            S            O      O           A
·         Galdera orokor baten erantzuna
·      Euskaraz, markatua da esaten den moduaren arabera. Galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Ongi mintzagai anpatua da.
         1.4.- Nik hura banekien. Neutroa da.
        S    O     A
·         Galdera orokor baten erantzuna
·         Hura, markatua da esaten den moduaren arabera. Galdegaia kasu honetan, aditzaren baiezkotasuna adierazten du.
1.5.- Aitatxi erori egin da. Neutroa da.
           S     O       A
·         Galdera orokor baten erantzuna.
·         Egin dakigunez, aditza bera galdetzailea da. Erori, mintzagai anpatua da.
1.6.- Madrilgoek Haritz pozik ikasketaburu izendatu dute. Markatua da.
           S             S        O           O               A
·         Ikasketaburu Galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, mintzagai anpatua pozik izango da. 
1.7.- Gerrillarien burua Ruandako armadak harrapatu du. Markatua da.
                         S               O            O               A
·         Armadak galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Ruandako mintzagai anpatua izango da.
1.8.- Anek oinetako berriak ahizparendako erosi ditu. Markatua da.
           S       O        O               O                  A
·         Ahizparendako kasu honetan galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Berriak mintzagai anpatua izango da.
1.9.- Liburuaz gustura mintzatu ginen atzo hitzaldian. Markatua da.
            S        O                A             O         O
·         Gustura galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, liburuaz mintzagai anpatua da eta Atzo mintzagai ez anpatua izango da.
1.10.- Gu, atzo, hitzaldian, gustura liburuaz mintzatu ginen. Markatua da.
·         Liburuaz, galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, hitzaldian mintzagai anpatua izango da.       
1.11.- Ainarak goxokiak bere lagunarendako erosi ditu. Markatua da.
           S             O                   O                  A
·         Lagunarendako galdegaia izango da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan goxokiak mintzagai anpatua izango da.
1.12.- Gure aita zenak ahal zuen guztietan antxumekia jaten zuen.
1.13.- Mikelen adiskidea gustorena zinegotzi egon zen Aritzun. Markatua.
                  S                        O           O            A           O
·         Zinegotzi galdegaia izango da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan gustorena mintzagai anpatua. Aritzun mintzagia ez anpatua.

1.14.- Horrek euskara ederki daki. Neutroa
             S        O       O         A
·         Galdera orokor baten erantzuna.
·         Ederki galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan euskara mintzagai anpatua izango da.
1.15.- Haiek euskara bazekiten, jakin. Markatua
              S    O            A            A
·         Kasu honetan galdegaia bazekiten da eta aditzaren baiezkotasuna adierazten du.
1.16.- Nerea gelditu da etxean. Markatua
          S             A         O
·         Kasu honetan, galdegaia nerea da eta aditzaren aurrean doa. Etxean mintzagai ez anpatua izango da.
1.17.- Erositako liburuak, Pellok Mireni utzi zikion atzo. Markatua
                       O                 S          S           A     O
·         Mireni galdegaia izango da eta aditzaren aurrean doa. Pellok mintzagai anpatua izango da eta atzo mintzagai ez anpatua.
1.18.- Zuek ongi lehengo urteko lana egin zenuten. Markatua
·         Lana galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, urteko mintzagai anpatua izango da.
1.19.- Maindirea garbigailuan urratu zitzaion amari. Markatua
           S              O                A                     O
·         Garbigailuan galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, maindirea mintzagai anpatua da eta Amari mintzagai ez anpatua.
1.20.- Ikasleek errektoreordeari irakasle haren jokaera okerra azaldu zioten. Markatua
·         Okerra galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, jokaera mintzagai anpatua izango da.

1.21.- Jon kalean erori egin da. Markatua
          S       O        O        A
·         Kalean galdegaia da, eta non galderari erantzuten dio. Kasu honetan, Jon mintzagai anpatua da.
1.22.- Haiek dirua, ekarri, bazekarten. Markatua
            S        O      A        A
·         Kasu honetan galdegaia bazekarten da eta aditzaren baiezkotasuna adierazten du.
1.23.- Gu mintzatzen gara euskaraz holako lekuetan. Markatua
·         Gu galdegaia da eta aditzaren aurrean doa.
1.24.- Dirua galdu zuen Mikelek atzo. Markatua
          O           A             S         O
·         Dirua galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Mikelek mintzagai ez anpatua da.
1.25.- Osasunak aise partidak galtzen ditu. Neutroa
            S            O                   A
·         Galdera orokor baten erantzuna.
·         Partidak galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, aise mintzagai anpatua da.
1.26.- Xalak Titini Donostiako Galarragan irabazi zion partida igandean. Markatua
   Galarragan galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Donostiako mintzagai anpatua izango da eta Partida mintzagai ez anpatua.
1.27.- Usakumea, ongi, Amaiurko Mendialdea jatetxean egiten dute. Markatua
·         Jatetxean galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Mendialdea mintzagai anpatua izango da.
1.28.- Hizkuntza zaila alemana iruditzen zitzaion mutil hari. Markatua
·         Alemana galdegaia da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Zaila mintzagai anpatua izango da eta Mutil mintzagai ez anpatua.
1.29.- Mutikoek lanak irakasleari aurkeztu dizkiote arestian. Markatua
·         Irakasleari galdegaia izango da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, lanak mintzagai anpatua izango da eta Arestian mintzagai ez anpatua.

1.30.- Lehengo eguneko hitzaldian nahasi egin nintzen ni. Markatua
·         Nahasi galdegaia izango da eta aditzaren aurrean doa. Kasu honetan, Hitzaldian mintzagai anpatua izango da eta ni mintzagai ez anpatua.


AZALPEN TESTUAK 3/11/11

AZALPEN TESTUAK


Gamonena

Dok.:  Gamonena (casa)  (1613),  Gamonena  (casa) (1656),  Ganboenea (casa) (1678).

Testu honetan nabarmenak dira testuaren barneko eta testuaren arteko antolatzaileak. Adibidez, testuko beste toki batera bidaltzen diguten barne antolatzaileak ( “ikus” azkeneko lerroan) eta metatestualak( kokotxak eta parentesiak). Forma supralinguistikoaren erabilera ere azpimarratzekoa da, titulua daramatza eta. Amaitzeko, testu osoan zehar, aipuak eta hiztegi teknikoak ere ikusi daitezke.

Etimologia (hitzen jatorria) azalpena: Oinarrian  Gamon  deitura  edo  goitizena dagoke; bukaeran genitiboaren hondarkia eta artikulua ditugu. Guztiarekin ere, 1678ko lekukotasunak  Kanbo(Lapurdiko herria), Ganboa(Arabako  eremua,  Camboa 1025ean, eta Nafarroako deitura) eta antzekoetara hurbiltzen gaitu.  Krahek (1964: 10) behialako Cambodunum (Kempten  deitua  egun) leku izena aztertzean bigarren osagaia toponimo zeltetan ohikoa den –dunum ‘(etwa) befestigter Platz’, ‘(goiti-beheiti) harresidun gotorlekua’ dela esaten du eta lehenean kambo ‘krumm’, ‘okertua’ adjektiboa dugula; osotasunak, aipatu autorearen irudiko, “Platz an einer (Fluß- oder Gelände-) Krümmung” da, hots, “ibai edo lur-bihurgune batean dagoen gotorlekua”. Lapurdiko herriaren izena horrekin loturik dagoela dirudi, bertatik igarotzen den ugaldeak, Errobiak, bihurgune nabarmena egiten baitu bertan. Beraz, cambo-  'courbe'-rekin lotua egon daitekeela dirudi Lapurdiko herria, bretoierazko kamm  'courbé, bossu'-rekin eta irlanderazko camm  'courbe, tordu'-rekin (ikus Lambert, 2003: 159).ç


Xoraxuria

Testu honetan, aurrekoarekin alderatuz, adibide gehiago agertzen dira. Antolatzaile asko eta metatestual gehiago agertzen dira, esaterako, gain marrak eta bestelako ikurrak.

Dok.: Jorajuria XVII-XIX. mendeetan, Xoraxuria XX.ean. 1366. urtean Sancho de
Soraçuria bizi zen Lesaka aldean, «en la tierra de Lesaqua» (Carrasco, 1973: 567).
Ebakera: Xwáxia, Xwáxià, Xwáxiyà.
Kokalekua: Jauregieta auzoan da, Arrionearen eta Urtzallenearen artean.

Etimologia azalpena: Hagitz oikonimo interesgarria da, egun eskualde honetan ongi ezaguna den Jorajuría deituraren iturria delako, bertzeak bertze; deituraren jatorria, dena dela, Sunbillako izen eta ebakera bereko oikonimoa ere izan liteke.
Osagaiak  soro  ‘belar  soroa’,  ‘belaia’  eta  zuria  dira.  Kontua  da  izenondoa  elkartuaren bigarren lekuan doanean, maizkara, palatalizatu egiten dela eta -xuri bilakatzen, adibidez 2 -zar-ekin (< zahar) gertatzen den modu berberean. Hortaz, bilakaera hau izan dateke:
Sorazuria  (elkarketan  ohikoa  den  -o-  >  -a- aldaketarekin)  >  Soraxuria  (aipatutako sabaikaritzearekin)  >  Xoraxuria  (txistukari asimilazioz). Hemendik aitzinakoak herri hizkeran arruntak diren kontsonante erortze eta laburtzeak dira. Jorajuría  deitura, diogun bukatzeko, gaztelaniaz garai batetik aitzina burutu zen <x> ([x] orduko) →  <j> aldakuntza grafikoaren ondorioa da.

Adur

Ikusten denez, testu hau motza da. Ondorioz, ez da gauza handirik agertzen, soilik aipatzekoa dugu, metatestualen bat, parentesiak eta kokotxak.

Izen mitologiko honek (‘zoria’, ‘joera’) gauzak urrutitik egiteko ahalmena adierazten du, batik bat sorginek eta aztiek ohi dutena. Gizakumeok ere badugu, eta izaki mitologikoak menderatzeko balio dezake.  Aiur  (‘familietan  den  zeinu  gaiztokodeabruen eragin ezkutua’) honen aldaera dateke.


Aingeru

Aurrekoaren gisara, testu honetan, parentesiak eta kokotxak aipatu ditzazkegu. Hau da, metatestualak.

Grezierako  ángelos  ‘mezularia’  hitzetik  latineko  angelus  sortu  zen,  eta  hemendik euskarazko  aingeru. Ezagutzen dugun aipurik zaharrena Basaburu Nagusiko 1552ko Aingeru de Igoa da. Duen  zabalkundea  umeak  zaintzen  dituen  aingeru guardakoarekiko begiruneari zor zaio, izen hau ematearekin haurra babestuago egongo dela uste izaten baita. Aldaera: Gotzon (DIE). Baliokideak: Ángel (gaz.) eta Ange (fr.).


Aitor

Aitor izeneko testu honetan, aurrekoak bezala, kokotxak agertzen dira.

J. A. Xaho idazle zuberotarrak  La lègende d’ Aitor  lanean  kaleratu  zuen  izena; beranduago F. Navarro Villosladaren  Amaia o los vascos en el siglo VIII  eleberriko pertsonaia ospetsua izan zen. Zuberoan aita onen semea  esaten  da  ‘noblea’  adierazteko.
Hortik Xahok euskaldunok Aitor-en semeak garela atera zuen, okerreko etimologia eginez.
Gaur egun Euskal Herrian gehien erabilitzen den izenetako bat da.


Asier

Testu honetan, parentesiak nabarmentzen dira.

F. Navarro Villoslada idazlearen Amaya o los vascos en el siglo VIII  liburuko pertsonaia, Amagoiaren semea. Izen honen esanahia (‘hasiera’)  Amaia  beste pertsonaia nagusiaren izenaren adierari (‘bukaera’) kontrajartzen zaio, kontakizuna lehendabiziko kristauen eta azkeneko jentilen ingurukoa baita.  Asier-ek  Eudon  izena  ere  hartzen du eleberrian.


Garazi


Testu hau, motza bada ere, hiztegi teknikoak, testu antolatzaileak, hitz etzanak, metatestualak eta testuko beste toki batera bidaltzen duten antolatzaileak nabari dira.

Grazia-ren aldaera da, bokal baten epentesia (instrukzio mota bat )eta –ia multzoko azken –a-ren galtzea jasan dituena (cf.  Maria  -> Mari). Ikus  Grazia.  Garazi, bestalde, Nafarroa Behereko eskualde baten izena ere bada (Cize  frantsesez),  euskaraz  idatzitako  lehen  liburuan (1545) ageri dena:  Garaziko herria benedika dadila / Euskarari eman dio behar zuen tornuia.


Idoia


Azalpen testuetan ugaria den ezaugarria agertzen da. Aipagarria den lehen aditzetako ezabaketa hain zuzen ere. Aipatzekoa dugu baita ere, testu antolatzaileen presentzia.

Izaba (N) herriko baseliza eta Andre Mariaren XIII. mendeko irudia. Izena Ama Birjina agertu zen lekuari zor zaio. Antzina buruko minak kentzera joaten zen jendea bertara. Jaieguna Maiatz Pazkoko astelehenean bada ere, 1973az geroztik uztailaren lehendabiziko asteburuan batzen dira ermitan honela deitzen direnak,  Idoia izenekoen xeiak  deritzan festan.

Iñigo


Aipuak ageri dira testu honetan. Hau da, egilearen edo beste egile baten beste testu batzuetara igortzen dutenak: Azkeneko lerroetan ageri dira. Beste testuetan agertu ez den ezaugarri bat dugu.

Eneko  izenaren  erdarazko  aldaera,  Euskal  Herrian  hagitz  erabilia. Zenbaitetan gaztelaniaz Iñigo erara ezagutzen ditugun pertsonaien benetako izena ez zen hori, Eneko baizik. Esaterako, 842.urtean Nafarroako erregeak Leireko monasterioari lur sail batzuk ematean ego Enneco izenpetzen du. 850.urtean bere semeak ere aldaera  hori  darabil (Garsea Ennecones, García Iñiguez  erromantzez). Bizkaian ere XI.mendean  Eneco Lopiz dugu (Senior Eneco Lopiz de Bizcaia, Leire 1043), erdaraz Iñigo Lopez  emana. Dena dela, izena itzuli zuen pertsonaiarik ezagunena Eneko Loiolako izan zen.

Itziar


Hasierako aditz ezabadurak eta esaldi oso bat etzenez marrak tartekaturik agertzen dira.

Deba (G) herriko auzoa eta Andre Mariaren santutegi ezaguna. Hemen ere, Euskal Herriko beste leku askotan bezala, eliza Ama Birjina agertu zen lekutik urrun eraikitzen saiatu omen ziren, baina alfer-alferrik, gauez gauza guztiak jatorrizko lekura itzultzen baitziren. Itsasoko jendeak debozio handia dio. XVIII. mendean haren gorazarrez egindako bertso batzuk idatzi ziren; honela hasten dira: Izar eder bat etorri zaku / Itziartikan Debara / Minez daudenak sendatutzeko / Bere parerik ez dana.


Oihana


Azkeneko hitzetan oso deigarria den ezaugarri bat agertzen da. Barne antolatzaile bat testuko beste toki batera bidaltzen duena. (ikus)

Antzinako kulturetatik datorkigu baso edo oihanen alderako erakargarritasuna. Gogoan izan Erromako Silvia jainko izena. Aldaerak: Basoa eta Oihane. Ikus Silbia.


Oihane

Aurretik agertu ez den metatestual bat ikus daiteke: zerrendatzeko erabiltzen diren zenbaki edo letrak. Kasu honetan, A letra.

A. Ibinagabeitia idazleak sortu zuen hainbesterainoko arrakasta eduki duen izen hau, DIE-ko Edurne, Jone, Josune eta antzekoetan oinarriturik. Dirudienez, Caracasen erabili zen lehendabiziko aldiz. Ikus Oihana.


Urtzi

Kakotxak eta testu antolatzaileak nabari dira urtzi izeneko testu honetan.

Jainkoaren euskal izen zaharra. XVII. mendeko Zalgize idazlearen ustez zeruaren deizio zaharra zen. Hemendik sortu dira Ortzadar, Oskarbi eta beste. Aurreneko aipamena XII.mendeko  Codex Calixtinus-ekoa da, non Compostelako Donejakuera joateko bidea aurrenekoz deskribatzeaz gainera euskarazko lehen hiztegitxoa ere biltzen baita: “Barbara enim lingua penitus habentur. Deum uocant  Urcia”. Horretaz gain, Euskal  Mitologiako izakia ere bada, ekaitza eta harria ekartzen dituena, zenbait lekutan Hodei izenaz ezagutzen dena. Aldaera: Ortzi.


Xabier

Parentesiaren presentzia ikus daiteke, antolatzaile batekin batera.

Nafarroako gaztelu eta herria, bertako seme izan zen Frantzisko Jatsu Azpilikueta santuari esker mundu osoan ezaguna. Ikasle zela Ignazio Loiolakoaren ezagutza egin zuen Parisen eta Jesusen konpainian sartu. 1541ean Ekialdeko Indietara joan zen, eta hamaika urte beranduago hil. Zendu aitzineko azken hitzak euskaraz esan omen zituen, bere ama hizkuntzan. Xabier euskal etorkiko izena da (etse  ‘etxea’  eta  berri, irudi duenez). Baliokideak: Javier (gaz.) eta Xavier (fr.).


(Balorapen orokor bat egiten hasten bagara, testu guztietan gehien agertzen diren elementuak metatestualak, testu antolatzaileak eta hitz etzanak izango dira. Askotan hitz teknikoak ere agertzen diren arren. )


Aditzak:

  • Ditugu:  Genituen/ bagenitu/ genituzke/ ditzagun/ genitzan
  • Hurbiltzen gaitu: Gintuen/ bagintuen/ gintuzkeen /
  • Esaten du:  Esaten zuen/ esango balu/ esango luke/ esan dezan/ esan zezan.
  • Dagoen: zegoen/ balego/ legoke/ dezan/ ditzan
  • Egiten baitu: du /zuen/ balu /luke /dezan /zezan
  • Egon daitekeela: egon zitekeela/ baliteke /litekeen
  • Da:  Zen/ izango balitz/ izango litzateke/ izan dadin/ izan zedin
  • Dira: Ziren/ Balira/ lirateke/ daitezen/ zitezen
  • Doanean: zihoanean / bazihoanean /
  • Diren: ziren / badira /balira /lirateke/ liratekeen
  • Burutu zen:  Burutu da/  burutu balitz / burutu litzateke/ burutu dadin /zedin
  • Dezake: zezake/
  • Dugu: genuen/ bagenu/ genuke/dezagun/ genezan/
  • Datorkigu: zetorkigun / baletorkigu /



·         Perpaus motak

Nabarmentzen diren perpausak, erlatibozkoak (toponimo zeltetan ohikoa den, ibai edo lur-bihurgune batean dagoen gotorlekua, Ezagutzen dugun aipurik zahareña,…)eta konpletibozkoak ( adjektiboa dugula, semeak garela,lotua egon daitekeela,…) dira.
Hala ere,beste perpaus mota batzuk agertzen dira,kasu, , konparaziozkoak ( Herriko beste leku askotan bezala,…), kausazkoak (atorrizko lekura itzultzen baitziren, euskarazko lehen hiztegitxoa ere biltzen baita,…), baldintzazkoa,( Mitologiako izakia ere bada, izena ere bada,…)


·         GRAMATIKA: azterketa

Azalpenezko aposizioak maiz agertzen dira, adibidez, Kanbo (Lapurdiko herria), Cambodunum (Kempten deitua egun), Nafarroa Behereko eskualde baten izena ere bada (Cize frantsesez)…